Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hashtag eta thought-streaming

noviembre 7th, 2010 · No hay Comentarios

Twitter egunero erabiltzen dugunez, hashtagak eta thought-streaming zer den azaldu behar genuke. Hauek elkarren artean oso lotuta daude eta horregatik artikulu honen bidez hitz bi hauek azaltzen saiatuko naiz.

Hashtag-ak twitterren erabiltzen dira. Gai baten inguruan hitz egiteko etiketa bat da, honi esker tweetak sailkatu egiten ditugu. Almoadiladun etiketak dira. Etiketaren hasieran honako sinbolo hau jarriz ezberdintzen dira (#). Guk erabiltzen ari garen adibidea azalduko dut: Digital Resource Management (gure ikasgaiaren) inguruko tweet guztiak #rdf1011 hashtag-aren barruan sartu dugu; horrela guk idatzitako tweet guztiak (ikasgaiarekin zer ikusia dutenak) bertan elkarrekin agertuko dira.

Thought- streaming twitterren eratzen diren aburu guztiak dira. Balore gehiago daukate hashtag bati lotuta badaude. Honen bidez jakin dezakegu momentuan pertsonak zeri buruz hitz egiten ari diren edota zein da gehien hitz egiten den gaia. Hauek mezu laburrak dira, web-ean mezu laburrek arrakasta handiagoa izaten dutelako mezu luzeak baino. Twitterrek jendeak zer pentsatzen duen eta zer egiten duen momentuan jakiteko aukera ematen digu; beste batzuk, ordea, ez, adibidez: Facebook edota FriendFeed.

 

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas