Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Dokumentazio tradizionala VS Dokumentazio digitala

noviembre 13th, 2010 · No hay Comentarios

Teknologia berrien eragina asko handitu da azken denboraldian, baita dokumentazioan ere.  Dokumentu eta lan guztien dokumentazioa premiazkoa da gizarterako, honek seguraski aurretik idatzi dena kontsultatu behar izango duelako noiz edo noiz. Orain dokumentazio tradizionalaren eta dokumentazio digitalaren arteko aldeak aztertuko ditut.

Dokumentazio tradizionala: Dokumentazio mota hau dokumentazio digitala sortu baino aurretikoa da. Normalean, paperezkoa da; baina honek desabantail handia bat dauka berarekin: paperezko dokumentuak arinago galtzea higaduragatik. Gainera, paperean ezinezkoak dira hiperbinkuloak txertatzea, dokumentazio digitalean gertatzen den bezala.

Dokumentazio digitala: Dokumentazio mota hau tradizionalarekin konparatuz gero, abantaila ugari ditu; adibidez, ordenagailutik edozein momentuan kontsulta dezakezula zerbait. Honek zihurtasuna eta iraunkortasuna dakar papera ez bezala, digitalizatu dena ezin delako denborarekin higatu. Gainera, dokumentu digitalak soinuak, koloreak, bideoak edo argazkiak eduki ditzakete; eta dinamikoak, aldakorrak eta pertsonalizatuak izan daitezke. Dokumentazio digitalak edizioan merkatze handia ekarri du, ikertzaileen lanaren difusio zabalagoa ahalbidetzen duelako, espazio fisikoaren arazoak gutxituz.

Hala ere, paperean dauden dokumentu eta lan guztiak ez dira digitalizatu, hortaz, ezin dezakegu esan oraindik dokumentazio digitala dokumentazio tradizionala alde batera utzi duela.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas