Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Durangoko azoka.

diciembre 12th, 2012 · No hay Comentarios

“Durangoko azoka” euskal literatura eta musika alorrean aurkitzen den azoka nagusia dela esan daiteke, bertan elkartzen baitira, euskal idazle, poeta, musikari….guztiak.

Image

Azoka hau abenduko lehen hamostaldian egin ohi da, abenduaren 6 eta 8aren inguruan normalean, eta bertan euskal kulturako azken berriak saltzen dira, aurreko urteetako eleberri, liburu, nobela, CD eta abarrekin batera. “Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka” euskal kulturaren eta euskararen erakusleiho nagusi bilakatzen ari da, bertan elkartuz euskal kulturako hainbat alor.

Azokaren Historia:

Azokaren lehen pausuak duela 37 urte eman ziren, 1965eko azaroaren 1ean hain zuzen ere. Andra Mari eleizako arkupean postuak jartzen hasi ziren, oraindik ere Frankoren diktadurapean. Edizio horretan 19 argitaletxek hartu zuten parte, eta Gerediaga Elkarteak antolatutako edizioa izan zen. Azoka honetarako, 100.000 pezetako aurrekontua bakarrik izan bazuten ere, guztia aurrera ateratzea lortu zuten. Aipatzekoa da, gaur egun ere oraindik elkarte honek jarraitzen duela azoka hau antolatzen, beste hainbat erakunderekin batera, hala nola, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiak, BBK kutxak, Eroski Fundazioak, Durangoko Udalak eta LESA landako erakustazokak.

Image

Gerediaga Elkartearen esanetan, lehen edizioaren helburua “Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea” zen. Lehen edizio horrek arrakasta izan zuenez, azokarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten.

Hurrengo edizioak ere Andra Mariko elizpean ospatu ziren, eta aurrerago, Merkatuko plazara pasa ziren, geroz eta jende gehiago hurbiltzen zelako azokara, eta horrek Gobernadore zibilekin arazoak zekartzan. 2003an landako gunea inauguratu eta bertan tokia hartu zuten arte.  1980. urterarte azaroaren 1ean egiten bazen ere, urte honetan abenduan egitera pasa zen.

1996 urtean merkatua utzita karpa erraldoi batera igaro ziren, aurrez aipatu bezala, landako gunea ireki zuten arte, 2003an. Gaur egun, gune honetan hartu du tokia azokak, eta urtetik urtera jende gehiago hurbiltzen da bertara, euskal kultura eta bertako kultura eta folklorea indartuz.

Abenduan egin ohi den azoka honetan ez dira soilik liburu edo diskak saltzen, bertan kontzertuak, liburu eta CD sinaketak, eta beste hainbat eta hainbat ekintza egiten dira, bai haur, gazte eta helduentzat.

Jende ezaguna Durangoko azokan!

Bideo honetan ikusi daitekeen bezala, jende asko mugitzen da Durangoko azokaren munduan, bai jende ezaguna (idazle abeslari) eta herriko jendea ere, horiek gabe ez balitzateke posible izango Durangoko Azoka erraldoi hau aurrera eramatea

Filed under: Music

Etiquetas:

  • Etiquetas