Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

E-book eta liburu tradizionalak

octubre 7th, 2009 · No hay Comentarios

Ordenagailu edota teknologia berrien garapenak gure bizitzako hainbat aspektutan eragina izan du. Literaturari dagokionez e-book (liburu elektroniko)-ei esker literatura arloan aldaketa aipagarria izan da. E-book a liburu baten bertsio digital edo elektronikoa da eta hauek ordenagailu, telefono inteligenteetan edota mugikorretan irakur daitezke. Hala ere desberdintasunak daude liburu elektroniko eta tradizionalen artean:

Erabilerari erreparatuz, argitaratutakoa erosoagoa da eta errezagoa du elektronikoarekin alderatuta; izan ere, elektronikoa pantaila bidez irakurri behar denez bere limitazioak ditu, izan ere, garai hauetan, oraindik jende askok ez daki ordenagailuekin ibiltzen. Baina ez dugu ahaztu behar hipertextualitatearen bertuteari esker elektronikoekin alde batetik bestera joan dezakegu informazio hori handiagotuz eta zehaztuz, hori guztia limiterik gabe.

 Liburu elektronikoetan bizkortasuna da nagusi, itzulpenak ere posible dira.Ikerketarako zein kontsultarako oso baliogarriak dira.

Esan beharra dago liburu tradizionala balio patrimoniala duen objektu bat da, gainera estatiko eta pasiboa da; bestea berriz, dinamikoa eta inteligentea. Prezioari dagokionez, e-book-ak argitaratutako liburuak baino merkeagoak dira.

 Amaitzeko abantailarik garrantzitsua aipatzea gelditzen da: ez da galera ekonomikorik gertatzen inprimatutako eta ez saldutako liburuekin. Gainera liburuak interneten ikus ditzakegu bertan ikusgai jarraitzen dutelako.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas