Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

E-book eta ohizko liburuaren arteko ezberdintasunak:

octubre 5th, 2009 · No hay Comentarios

Azken urteotan bogan egon den gaia da e-book edo liburu elektronikoa.  Bere agerpena egin zuenetik, ez oso aspaldi, bere erabilera eta erabilgarritasunaren inguruko hainbat zalantza sortu dira, baina egoera aldatuz doa ikerketa eta inkesten arabera.  Hasieran nolabaiteko erresistentzia topatu bazuen ere, badirudi azken denboraldian bere egoerak nabarmenki egin duela hobera, izan ere, gero eta pertsona gehiago dira paperezko liburuak alde batera utzi eta elektronikoen alde egiten dutenak.

Erabilena noski, erabilgarritasunari estuki lotuta doa. Jendeak erosoena aukeratuko du beti, eta puntu hontan, ohiko liburuaren eta liburu elektronikoaren arteko ezberdintasunak aztertu beharko ditugu. Lehenik eta behin soportea edo euskarriari buruz egin beharko dugu hitz. Ohiko liburuak hainbat jende behar du atzean, itzulpen eta moldaketaz gain, maketazioa, diseinua eta abar burutzeko baina liburu elektronikoak ostera, horren denen gainetik egiten du salto. Gainera, liburu fisiko bat aurkitzekotan liburudenda batetara joan beharko genuke, bertan bilatu, ez egotekotan eskatu eta heldu arte itxaron. Liburu elektronikoan ostera, editorialaren webgunera sartu eta bertatik jeisteagaz nahikoa izango genuke, minutu batzuen buruan gure esku artean izango genuke.

Denak ez dira abantailak baina, liburu elektronikoari dagokionez. Batetik, hauen deserotasuna agerikoa da. Ikusmena askoz ere gehiago zigortzen du pantaila elektroniko baten aurrean egon behar izateak, bai eta  pantaila txiki batean irakurri behar izateak ere. Honetaz gain, energia iturriaren arazoa daukagu; e-booka beti egongo baita elektrizitate bidez dabilen tresna baten menpe eta hortaz, honen bateria agortzerakoan gure irakurtzeko aukerak desagertuko dira, paperezko liburuarekin mota honetako arazorik sekula topatuko ez dugularik.

Laburbilduz esango nuke neure iritzi apalean oraindik ez gaudela  paperezko liburuen desagerpenerako prest. Batetik gutariko askok eta batez ere helduek denbora beharko dutelako formato berriari egin arte eta bigarrenik, e-booken gabeziak asko hobetu beharko direlako besteak alde batera utzi behar ditugula sinistuarazteko.

Loturak:

  • E-book. (Urriak 4, 2009). Wikipedia, entziklopedia askea. 2009ko urriak 2an kontsultatuta ondorengo webgunetik: http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=E-book&oldid=317782258
  • Etiquetas:

    • Etiquetas