Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

EDO JUNTAGAILUA

junio 20th, 2009 · No hay Comentarios

Zenbat-nahi osagai elkar ditzake, gehienetan bi baino elkartzen ez baditu ere, hauek maila edo kategoria berekoak izan behar dute. Zenbait euskalkitan edo da hautakari bakarra eta balio guztiak hartzen ditu: orobatasuna (berdintasuna, kidekotasuna) edota elkarren baztergarri (bata aukeratzeak bestea baztertzea dakar).

Adib. Zein nahiago duzue? Berdin dit: bata edo bestea.

Sarri, bigarren juntagaia lehenengoaren zehaztapena da eta edo-ren atzean hobeto esan, antzeko zerbait, behintzat… erabiltzen dira.

Adib. Ez du ezer egin, edo, hobeto esan, ez du ia ezer egin.

Aginte-perpausetan baldintza-kutsua du maiz.

Adib. Isilik egon edo (bestela) zoaz hemendik!

Galde-perpausetan ere ageri da batzutan.

Adib. Amagatik edo aitagatik ez zenuke hori egingo?

Galdetzaileekin ere erabiltzen da zenbaitetan.

Adib. Nork edo zerk egin du hau?

Edo juntagailuak beste hautakariek ez duten bi erabilera ditu: sinonimo eta zenbatzaile zehaztuekin erabili daiteke.

—Sinonimoak

Adib. Honi aiztoa edo ganibeta esaten diogu.

—Zenbatzaile zehaztuak

Adib. Zazpi edo zortzi pertsonak deitu dute.

       1- Komunztadura

Numero-komunztadurari dagokionez, edo-ren erabilerak ez du aparteko arazorik sortzen: normalean aditza singularrean jokatzen da, zenbaitetan pluralean ikus badaiteke ere.
        2- Osagai-Ezabaketa

Juntadura guztietan bezala, aipatutako informazioa isilpean uzteko joera dago.

   2.1. Juntagaiak sintagmak direnean

Juntagaiak sintagmak direnean, sintagma osoak elkartzeko joera dago, beste motatako adibideak ikus badaitezke ere.

    Adib. Etxean edo bulegoan egon behar du; ez dago beste aukerarik.

  2.2. Azken juntagaiaren ezabaketa

Batzutan hiztuna zalantzan dagoenean, informazioa zehatza ez denean edo gutxi gorabeherakoa dela adierazi nahi denean, azken juntagaia ezabatu ohi da. (gehienetan sintagma).

    Adib. Nork egun du hau? Umeak edo egingo zuen.

Zenbaitetan amaieran barik, perpaus barruan agertzen da aditz-partizipioaren ostean.

    Adib. Kepa joan egin da? Nolatan, ba? Aspertu edo egingo zen.

Mezua ulergaitza edo nahasgarria denean koma edo marratxoa idatzi ohi da edo-ren atzean irakurketa errazteko.

Etiquetas:

  • Etiquetas