Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

JUNTAGAILUAK/MENDERAGAILUAK/LOKAILUAK

junio 20th, 2009 · No hay Comentarios

Juntagailua perpaus-mailako lotura gauzatzeko funtzioa duen gramatika-elementua da, maila eta izaera bereko perpausak elkartuz juntadura gauzatzen duena. Maiz, perpausen arteko nahiz perpausaren sintagmen arteko erlazio-mota definitzen duen elementua adierazteko erabili izan da (honek menderagailua eta lokailua hartzen ditu bere baitan). Juntagailuak ez dira menderagailu eta lokailuekin nahastu behar, juntagailuak, menderagailuak eta lokailuak gauza ezberdinak baitira. Juntagailuak direla eta, lau juntadura mota aztertuko ditugu:

                                        ♥Alborakuntza

                                        ♥Emendiozkoak

                                        ♥ Hautakariak

                                        ♥ Aurkaritzakoak

 Menderagailua perpaus-mailan, perpausen arteko menderakuntza-erlazioa adierazten duen elementua da. Perpaus txertatuko adizkiari erantsitako aurrizkiak eta atzizkiak dira (bait-, ba-, -en, -ela).

 Lokailua lotzeko erabiltzen den zernahi gauza da. Diskurtso-mailako lotura gauzatzeko funtzioa duen hitza edo hitz-multzoa da. Beti perpausen arteko lotura gauzatzen dute, inoiz ez bestelako osagaien (izen-sintagma, adjektibo, etab.) artean.

Perpaus-elkarketa (hau da, juntadura edo menderakuntza) ez dute bideratzen. Maiz,juntagailuen ondoan erabiltzen dira.

Hori dela, eta honako Perpaus Elkartu Motak ditugu:

1. Juntadura: Maila bereko perpausen elkarketa.
        
               * Juntaduraren bitartez lotu.
               *Alborakuntzaren bidez lotu.

2. Menperakuntza: Perpaus bat beste baten barruan txertatzen da.

               * Menderagailuen bidez lotzen dira.

3. Testu mailako loturak:  lokailuez baliatzen gara.

BIBLIOGRAFIAEuskal Gramatika Osoa, Ilari Zubiri.

Etiquetas:

  • Etiquetas