Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

mayo 26th, 2009 · No hay Comentarios

EIZIE Elkartea Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea da eta euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari diren profesionalak ditu bilkuran. 1987.urtean sortu zen Elkartea eta iada badira hogei urte pasatxo jardunean direla. Helburu batzuen arabera jokatzen du Elkarteak:

  • Euskal itzultzaileen babes juridikoa lortzea eta lan baldintzak hobetzea
  • Euskarara edo euskaratik egiten diren itzulpenen kalitatea zaintzea
  • Euskal itzulpengintza sustatzea
  • Gure itzultzaileen prestakuntza profesionala hobetzea
  • Itzultzaileen interes ekonimiko eta sozialak babesteko lan egitea

Ver imagen en tamaño completo

 

Euskal Elkartearen helburuak zeintzuk diren ikusi ondoren, garrantzitsua da zera jakitea, EIZIE beste bi elkarteko kide ere badela Europa mailan eta nazioarte mailan: batetik, FIT Fédération Internationale des Traducteurs elkartea da  nazioarte mailan eta bestea, CEATL Conseil Européen des Traducteurs Littéraires elkartea da Europa mailan.

Elkarteak hainbat bazkide ditu eta  honako zerbitzuak eman eta eskeintzen dituzte, besteak beste:

  • Itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen arteko harreman profesionala eta informazio trukatzea sustatzen dute
  • Lege aholkularitza ematen diotebazkideei jabetza intelektual, zerga, kontratu edo bestelako arzoetan.
  • Prestakuntza ikastaroak eta mintegiak antolatzen dituzte
  • Elkartearen argitalpenen ale bana banatzen diete bazkideei, doan.

 

ARGITALPENAK

 Urtean behin argitaratzen duten aldizkari bat dute: SENEZ itzulpengintzaren teoria eta pragmatikari buruzko aldizkaria.

Ohorezko bazkideak izendatzen dituzte elkartean et bazkide horiek bidaldutako lanak bildtzen dituzten hiru antologia dituzte: Itzulpen Antologia I,II eta III.

Azkenik, Literatura Unibertsala itzulpen-bilduma kudeatzen du elkarteak.

 

                                                                                 

 

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas