Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hizkuntzalaritza eta Lexikografia Konputazionala

mayo 26th, 2009 · No hay Comentarios

 Interneteko erabilera handi eta bortitzak hizkuntzaren tratamendu automatikoa areagotu du eta horrela, bere beharra bultzatu du. Tratamendu linguistikoa lagungarria eta ezinbestekoa da beraz, batez ere, hizkuntzalari edo filologoentzat. Ezagutza lingistikoa nola erabiltzen den azaltzen digu; lexikoa, gramatika, adierak etabar… Horretarako, automatikoki aplikazio horiek nola ematen diren jakin behar dugu eta beharrezkoak ditugu analisi morfologikoa, sintaktikoa eta semantikoa.

Eredu linguistiko/lexikografikoan bi parametro nagusi aurkitu behar ditugu: edukia eta erabilera. Parametro nagusi biak mugarrituta lexikografia konputazionala eta itzulpen automatikoa aipatu beharra daude sostengua ematen baitiete informazioa nahi duten guztiei.

Lexikoak edo hitzek garrantzi handia hartu dute azken hamarkadetan teoria gramatikaletan. Teoria lexikalista asko egin dira modu zabalean informatika munduan lexikoari buruz dagoena ikertzeko asmoz eta teoria linguistikoek proposamen ezberdinak jaso dituzte arrazoi horretxegatik. “Lexikalista” hitza zer den azaltzen saiatuko gara jarraian:

  • Lexikalismoa (lexicalism): azalpenak joskerengatik eta azalpenak hitzengatik aldatzeko joera da.

 

LEXIKOGRAFIA KONPUTAZIONALA ETA CORPUS-AREN LEXIKOGRAFIA LINGUISTIKA INFORMATIKOAREN BAITAN

Azken hogei urteetako aurrerakuntza ulertzeko, lexikografia konputazionalak eta corpus-aren lexikografiak linguistika konputazionalaren onura jaso dute, hau beti egon delarik linguistika teorikoaren mende.

Linguistikaren eta lexikografiaren artean lexikologia dagoela ez dugu ahaztu behar, lexikoia bezela definitua izan litekena. Lexikoiaren analisia lexikologiaren helburua da eta bere deskribapena lexikologiari dagokio, hiztegien bilketa prozesu konplexu legez definitua. Hau da, lexikografia  ikusgarriak diren fenomeno batzuen deskribaketaz arduratzen da ( linguistika komunitateko lexikoi edo hiztegiaz), lexikologiatik hartzen dituen osagai linguistikoak definitzen dituelarik.

Hizkuntzalaritza konputazionala giza lengoaia ikertu eta aztertzeko informatika z baliatzen den arloa da. Lengoaia naturala modu logikoan modelatzen saiatzen gara hartara, ikuspegi konputazionaletik. Lan honetan hizkuntzalariak, informayikariak, psikologoak eta logikan adituak direnak hartzen dute parte.

Hauek dira hizkuntzalaritza konputazionalaren ikerketa atal batzuk:

  • Lengoaia naturaletako aztertzaile sintaktikoa
  • Lengoaia naturalen prozesamendurako balioko duten logika espezializatuak
  • Lengoaia natural eta formalen arteko erlazio posiblea
  • Ordenagailu bidezko corpus linguistikoa
  • Itzulpen automatikoa

 Ikerketa arloan bi mota bereizten dira hizkuntzalaritza konputazionalari dagokionez: teorikoa, batetik eta aplikatua, bestetik.

 

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas