Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Estilo orriak

diciembre 23rd, 2009 · No hay Comentarios

Estilo orriak (CSS deituak). CSS lengoaia HTML edo XML formatuan dauden aurkezpenak definitzeko erabiltzen da. W3C (World Wide Web Consortium) estilo orrien zehazketa formulatzearen arduraduna da eta estadarrak izango dira nabigatzaile eta erabiltzaileentzat.

CSS garapenaren atzetik aurkitzen den ideia hauxe da: dokumentu baten egitura bere aurkezpenetik banatzea da.

Hiru estilo orri mota daude:

  1. Kanpoko orria: estilo orri bat da, Web orriaren HTML kodigoa gordetzen den artxibo desberdin batean bildurik dagoena.
  2. Barneko orria: HTML dokumentu baten barruan itsatita dagoen estilo orri bat da. Modu honetan estilo orriaren informazioa banatzen da HTML kodigotik.
  3. Estiloa linean: estilo orrien lengoia zuzenean ezartzeko metodo bat da HTML etiketan batean.

Estilo orriak erabiltzearen zenbait abantaila:

  1. Web gune oso baten aurkezpenaren kontrola, zentralizatuta dagoena. Era honetan bizkortu egiten da bere aktualizazioa.
  2. Nabigatzaileek erabiltzaileei beraien estilo orria zehazten uzten diete, ondoren web gune batean aplikatuko dena.
  3. Orrialde batek estilo orri desberdinak izan ditzake; orria erakusten duen dispositiboaren arabaera edo erabiltzaileak aukeratutakoaren arabera.
  4. HTML dokumentua berez, ulertzeko errazagoa da eta bere tamaina murriztea lortzen da.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas