Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Markaketa lengoaia

diciembre 23rd, 2009 · No hay Comentarios

Markaketa lengoaiak testuen egitura, edo formatua adierazteko markak erabiltzen dituzten lengoaiak dira eta programa informatikoek modu egokian azaltzea eta agertzea ahalbidetzen dute.

Hiru markaketa lengoaia mota bereizten dira, nahiz eta beraien erabileran, klase ezberdinetakoak konbina daitezkeen dokumentu batean.

Aurkezpen markaketa:

Formatua eta testua adierazten dituena da. Bere irakurketarako dokumentuen aurkezpenak maketatzeko baliagarria da, baina informazioaren prozedura automatikoareko gutxiegia da. Aurkezpen markaketa prestatzeko errazagoa da, informazio txikietarako batez ere. Hala ere, modifikatzea edo mantentzea zaila da eta horren ondorioz bere erabilera proiektu handietara mugatu egin da.

Prozedura markaketa:

Testuaren aurkezpenera zuzenduta dago. Hala ere, testua editatzen duten erabiltzaileentzat ere ikusgai da. Dokumentua aurkezten duen programak kodigoa azaltzen den orden berean interpretatu behar du.

Deskripzio markaketa:

Testuen atalak deskribatzeko etiketak erabiltzen dituzte, baina nola irudikatu behar diren zehaztu gabe. SGML eta XML dira deskripzio markaketa sortarazteko lengoaiak. Deskripzio markaketak ere, berriro formateatu behar den testuaren  zeregina sinplifikatzen du.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas