Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Galderei Erantzutea (Q.3)

junio 20th, 2009 · No hay Comentarios

 Galderei Erantzutea (ingelesez Question Answering) informazioa berreskuratzeko mota bat da. Lengoaia Naturalaren Prozesamendua behar duen teknologia da, baina beste dokumentu-berreskurapen sistema batzuk baino konplexuagoa. Sistema honek hainbat galdera mota aztertzen saiatzen da: listak, definizioak, nola, non, noiz, zergatik, etab. barneratuz. Bilaketa hauek aldatu daitezke dokumentu lokalen kolekzio txiki batetik, web guztira.

Lehenengo Galdera Erantzun-Sistemak 1960.hamarkadan hasi ziren hedatzen. Baina gaur egungokoak testu-dokumentuak erabiltzen dituzte ezagutzaren oinarri bezala, eta Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren teknika desberdinak konbinatzen dituzte.

Beraien funtzionamendua azalduko dut orain. Gaur egungo sistemak galdera-klasifikazio bat daukate, eta honek zein galdera-mota den eta beraren erantzuna determinatzen saiatzen da. Ostean, dokumentu-berreskurapen nodulu bat aplikatzen da, eta honek galderaren erantzuna edukiko duen dokumentuan bilatzaileak ezartzen ditu dokumentu eta paragrafo konkretuak aurkitzeko.

Eta azkenean, testu zati txikiak aukeratuko dituen filtro bat ezartzen da. Adibidez, galdera hau bilatu nahi badugu (Zein da Bizkaiko hiriburua?), filtroak hiriburuak eta kapitalak dituzten testuak bilatuko ditu.

 Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas