Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Gara: sare sozialen erabilpena

diciembre 19th, 2011 · No hay Comentarios

Berri-erakundeentzako sare sozialek ezinbesteko aukera eskaintzen dute. Paul Grabowicz-k honako hau dio

“For journalists and news organizations, social networks provide an opportunity for connecting with people, distributing news stories and complementing news coverage with feeds from social media”.

Hortaz, sare sozialek berri-erakundeei berriak antolatu eta zabaltzeko, gendearekin kontaktuan egoteko, eta berriak beste komunikabide batzuekin elkarbanatuak, eta aldi berean, osotuagoak izateko aukera eskaintzen dizkie. Gara aldizkariari dagokionez, erabiltzen al ditu sare sozialak? Zein neurritan? Horietaz baliatzen bada, nola erabiltzen ditu? Norekin elkarbanatzen ditu berriak…? Nire jomuga, oraingo honetan, Gara-ren Web komunikazio estrategia landu dudana azaltzea da; Gara aldizkariak sare sozial horiek erabiltzen, eta aldi berean, modu egokian erabiltzen dituen aztertzea, alegia.

Web Komunikazio Plan honetan, lehenengo eta behin, sarrera bat egin dut eta honen ostean, lehen esandako galdereei erantzuten saiatu naiz Garak facebook, twitter eta blog-a nola erabiltzen dituen aztertuz.
Leah Betancourt-ek jakinarazten digunaren arabera, facebook komunikabideen enpresentzako komunitate bat eratzeko eta publiko zabalago batera heltzeko modu bat da. Erreportariek eta enpresen komunikabideek facebook erabiltzen hasi dira beraiek ere duten audientziarekin parte hartu ahal izateko eta beste iturri batzuekin kontaktuan jartzeko.  Paul Grabowicz-ek dioen bezala, berriemaileek argira ateratzen dituzte beraien albisteak facebooken, eta aldi berean, hainbat jarraitzaileri jakinarazten dizkie albisterik garrantzitsuenak. Gara ere ekinean dabil facebooken. Jakitera ematen duen informazioa bere jarraitzaileekin partekatzen du eta horrez gain, jarraitzaileek argibideetan dakarrenari buruzko iritzia ematen dute. Aldi berean, informazio hura beraien horman itsatsi eta beste batzuekin ere partekatu dezaketela. Audientziari dagokienez, 9.333 pertsona dira facebooken gara atsegin dutenak eta 1.047 pertsona dira honetan beraien iritsiak eman dituztenak gaur arte.


Twitter-eri dagokionez,  Leah Betancourtek honi buruzko iritzia ere badu: hau ere komunikabideen enpresentzako komunitate bat eratzeko eta publiko zabalago batera heltzeko era dela dio. Honetan kazetariek era guztietako berriak, twittak, loturak eta argazkiak argitaratu dezakete orden jarrai batean. Idazleak honetan 14o karaktere edo gutxiago dituen twittak idatzi ditzazke. TweetDec- en bitrtez taldeetan parte hartzen duten erabiltzaileek argitaratzen diran gaiak jarraitu, twittak antolatu eta @ ikurrarekin erantzunak eman edo mezu jarraiak bidali dezakete.  Xavier Marce-k dio gaur egun komunikabide garrantzitsuenetan kazetariek twitter erabiltzeko joera dutela berriak argira emateko. Gara honetan ere lanean dabil; hemen ere, facebooken bezala, berriak argitaratu eta horiek jarraitzaileekin partekatzen ditu. Orain arte 12.126 twitt  idatzi ditu, 10.337 jarraitzaile eta 467 zerrenda ditu guztira. Ordea, berak ere jarrai ditzake berak nahi dituenak, guztira 105 pertsona jarraitzen ditu.

Blog-ak edo Web orriak edukitzeak ere ezinbesteko aukera eskaintzen dizkie komunikabideetako enpresei informazioa zabaltzeko. Garak bere web propioa erabiltzen du aldizkarian argira ematen dituen berriak bere jarraitzaileeikin partekatzeko; edozein motatako berriak aurki ditzazkegu bere web orrian.

Azkenik, amaitzeko ondorioak aipatuko ditut aztertu izandakoaren arabera honek sortu duen arrakasta, dituen eragina eta bestelakoak oinarritzat harturik.

Erreferentziak:

Filed under: Web Communication Tagged: Erabilpena, Gara, sare sozialak

Etiquetas:

  • Etiquetas