Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Giza Lengoaia Teknologia zentruak

mayo 12th, 2009 · No hay Comentarios

Giza lengoaien teknologiari buruz aurrerapauso handiak eman dira azken hamarkadan, teknologiaren gorakadaren ondorioz. Europa mailan dauden hiru zentruri buruz egingo dugu berba jarraian eta bertan, Eusakal Herri mailan dagoen zentru nagusia eta Europa mailan dauden zentru nagusiak azalduko dira, funtsean.

Lehenengo zentrua Ixa Taldea da: Ixa Taldea Euskal Unibertsitateko Teknologia Fakultatea orria da. Bertan, IXA taldeak Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (LNP) eginiko ikerketa-lanen emaitzen berri ematen du, horixe baitu helburu. Euskararen gaineko ikerketa aplikatua da honen helburu nagusia, baina beste hizkuntzen gaineko ikerketa zein produktu komertzialen garapena ere sartzen ditu eginkizunen artean. Azken helburu bezala, euskararako beharrezko eta onuragarri izan daitezkeen sistema (erdi)automatikoak egitea edo egiten laguntzea da, teknologia berrien eragina hizkuntzan ahalik eta onena izan dadin. 1987.urtean sortu zen taldea eta gaur egun hainbat informatikarik eta linguistak osatzen dute taldea, baita kolaboratzaile ugarik ere.
Bigarren zentru hau Europan kokatzen da eta Language Technology Lab du izena. Talde honek giza lengoaien teknologia hobetzean egiten du lan teknika konputazional berrien bitartez  testuen prozesatzea ahalbidetuz.  Honen funtsa giza lengoaien jakintza eta pentsamenduan gehiago sakontzea da, horrela merkatuak eskatzen dituen apetei erantzuteko. 1988.yrtean sortu zen eta gaur egunean DFKI, inteligentzia artifizialetan oinarritzen den teknologia zentrurik handienetarikoa da.

 

Iturriak:

Ixa taldea. Sorkuntza eta helburua. 2009ko maiatzak 12, ordua 14:00. Orria: http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Aurkezpena

Human Language Technology Lab. Sorkuntza eta helburua. 2009ko maiatzak 12, ordua 14:00. Orria: http://www.dfki.de/lt/

Etiquetas:

  • Etiquetas