Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hiztegiak

mayo 12th, 2009 · No hay Comentarios

Hiztegi bat bilketa-lan bat da hitzak hurrenkera alfabetikoan kontsulta ditzagun. Hitzei buruz zenbait gauza esaten zazikigu, hala nola, kategoria, ortografia,  etimologia, eta hainbat kasutan baita ahoskera ere. Hiztegiak egiten dituen zientzia lexikografia da. Bizitzan zehar, hiztegiak aipatu direnean, paperezko bertsioei egin zaie erreferentzia, baina gaur egun internet-en eskuragarri ditugu.

Hiztegi mota asko daude, haietako batzuk dira:

Lengoaia hiztegiak-> Hitz batek duen esanahia azaltzen da.

Hiztegi etimologikoak-> Hitzen sorrerari buruz informazioa eskaintzen da.

Antonimo eta sinonimo hiztegiak-> Esanahi berdina edo antzekoa daukaten hitzak tartekatzen dira hiztegi hauetan, eta baita kontrakoak direnak ere.

Hizkuntzen hiztegiak -> Beste hizkuntza batzuetan baliokideak diren hitzak aipatzen zaizkigu.

Hiztegi bereziak -> Alor zehatz bateko hitzak argitzen zaizkigu.

Gramatika hiztegiak-> Hemen hurrenkeran agertzen dena estruktura gramatikalak dira.

Dena dela, gehien erabiltzen diren hiztegiak, lengoaia hiztegiak dira. Adibide bi ipintzeagatik, euskaraz eta ingelesez hauek nabarmenduko genituzke:

Ingelesez-> Collins dictionary (Elebakarra) eta Word Reference (Eleaskodun)

Euskaraz-> Euskaltzaindia (Elebakarra) eta Elhuyar (Elebiduna)

o_Diccionarios

Iturriak:

– Lexicografía (2009ko martxoa): Wikipedia, La enciclopedia libre. [2009ko maitzaren 12ko erreferentzia] Web orrialdea: http://es.wikipedia.org/wiki/Lexicografia

Collins dictionary (2009. urtea): Collins lenguage. [2009ko maitzaren 12ko erreferentzia] Web orrialdea: http://www.collinslanguage.com/

– Word reference (2009. urtea) Diccionarios de Español, Inglés, Francés y Portugués. [2009ko maitzaren 12ko erreferentzia] Web orrialdea: http://www.wordreference.com/es/

Hiztegi batua (2008. urtea) Euskaltzaindia. [2009ko maitzaren 12ko erreferentzia] Web orrialdea: http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/

– Elhuyar hiztegia (2004. urtea) Elhuyar Fundazioa. [2009ko maitzaren 12ko erreferentzia] Web orrialdea: http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp

Etiquetas:

  • Etiquetas