Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

HASHTAG and THOUGHT-STREAMING

octubre 21st, 2010 · No hay Comentarios

Ikasgai honetan Twitterekin lanean hasi garenez ezin bestekoak diren eta sare social honekin guztiz lotuta duaden bi kontzeptuei buruzko informazioa emango dut: Hastag eta Thought-streaming

Lehenik eta behin Hashtag-ekin hasiko naiz. Hashtagak lehen aipatutako Twitter sare sozialeko etiketak dira. Mundo osoko jendea Twitteren iruzkinak idazte ari da beraiei buruzko komentarioak edota gertakizun berri bati buruzkoak…  Informazio hau edozeinentat erabilgarri egoteak abantailak izan ditzake. Bereziki Hastagsen bidez antolatuta badaude.  Hashtag hauek erabiltzea mezuak sailkatzeko modu bat da, # zeinu honen ondoren izen edota kode bat idazten da eta ostean gure iruzkin pertsonala. Erabilitako kodeak helburu zehatz baterako etiketa bakar bat osatzen du. Gure ikasgairako erabiltzen dugun hastaga #rdf1011 da, Digital Resource Managmet da aipatutako ikasgaia. Horrela, hasta hori idatziz gure ikasgaiari buruzko iruzkinak irakur daitezke.

Irakurri dudan  Joshua Odmark-en “Twitter SEO – The Slow Death of Twitter Hashtags” artikuluan hashtag hauen abantantailak eta desabantailak aipatzen dira. Lehenik eta behin, desabantailekin hasiko naiz ondoren abantailen zerrenda emateko.

Honakoak ditugu desabantailak: hashtag horiek batzuetan ulertezinak gertatzen dira; letra larriez bereizita badaude ere, hitz batez baino gehiagoz  osatutako etiketen zaitasuna; Spammersen gehiegizko erabilera; (#) zeinuak programatzaileei arazoak eragin diezazkieke; eta azkenik hauek artifizialak izatea.

Bestetik abantailak hauek dira: antzeko edota komunak diren gustu edo interesak dituzten taldeak sortzen guztiz erabilgarriak dira; gai zehatzei buruz egon daitezkeen elkarrizketak topatzeko erraztasuna ahalbidetzen du; bukatzeko, tweeten esanahia edo helburua ulertzeko oso lagungarriak dira behar den moduan erabiliz gero.

Thought-streaminga denbora errealean ematen den iritzi eta pentsamendu jarioa aditzera ematen du. Bilaketa makina berri bat da. Twitterren gertatzen den fenomenoa da. Aipatutako pentsamendu hauek guztiak datu-base batean daude, eta eskuragarriak direnez  munduko herrialde guztietako biztanleak mintzatzen diren gai eta gertakizunen inguruko informazioa lor dezakegu. Mezu  hauek laburrak dira, luzeak baino askoz ere eragingorragoak baitira.

Honi esker Twitterren arrakasta eta goraldia guztiz ikaragarria izan da. Honen pausoak jarraiki Google, Facebook eta FriendFeed ari dira.  Baina Google bezalako biltzaileek ez dute jendea zer egiten edo pentsatzen ari den adierazte Twitterrak bezala, bilatzaile hauek  jendearen nahiak/asmoak bilatzeko soilik balio baitute.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas