Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

HASHTAG ETA THOUGHT-STREAMING

noviembre 6th, 2010 · No hay Comentarios

Aurten, ikasgai honetan twitterrekin lanean hasi gara eta sare sozial honetan oso garrantzitsuak diren “hashtag” eta “thought- streaming“-i buruz hitz egingo dut.

Lehenik hashtag-ei buruz hitz egingo dut. Hauek, twitterren erabiltzen diren tag edota etiketak lirateke. Sinbolo honen bidez (#) idazten diren esaldiak dira eta etiketa hauek erabiltzea mezuak antolatzeko modu bat da. Sare sozial honetan jendeak nahi duena idatzi dezake (eguneroko gertakizunak, bakoitzaren sentimenduak…) eta hau guztia hashtag-en bidez antolatuta egoteak bere abantailak ditu. Gai zehatz bati buruzko tweet bat idazteko, # bat jarri beharko litzateke gai honekin lotzeko balio duen hitzaren aurrean. Gure ikasgaian adibidez, #rdf1011 erabiltzen dugu honen izena Digital Resource Management delako. Hau eginaz, ikasgaiaren inguruko tweet guztiak idatzi ditzakegu eta badakigu ikasgaiaren ingurukoak direla.

Joshua Odmarken artikulu batean, “Twitter SEO  – The Slow Death of Twitter Hashtags” artikuluan zehazki, hashtag hauek dituzten abantailak eta desabantailak aipatzen dira.

Desabantailak:  Behin baino gehiagotan hashtag– ak ulertezinak dira, Letra larriez bereizita badaude ere, hitz batez baino gehiagoz osatutako etiketen zailtasuna, Spammers- en gehiegizko erabilera, “#” ikurrak programatzaileei eragiten dizkien arazoak eta artifizialak izatea.

Abantailak: antzeko gustu edota interesak dituzten taldeak sortzeko oso erabilgarriak, gai zehatzei buruz egon daitezkeen elkarrizketak aurkitzeko erreztasuna eta tweeten esanahia edo helburua ulertzeko oso lagungarriak dira behar den moduan erabiltzen baditugu.

Thought- streaminga ere twitterren gertatzen den fenomenoa da. Fenomeno honek, denbora errealean ematen den iritzi eta pentsamendu jarioa ematen du aditzera. Pentsamendu hauek datu base batean daude edonorentzat eskuragarri eta honi esker jakin dezakegu munduko edozein herrialdetako jendea zein gairi buruz mintzatzen den momentu bakoitzean. Honi esker twitterrek izugarrizko arrakasta lortu du mundu osoan eta honen pausoak jarraitzen ari dita Google, Friendfeed eta baita Facebook sarea ere. Hauen arteko desberdina Google izanik, honek ez baititu jendearen pentsamenduak momentu errealean adierazten, bilatzailearen asmoak baizik.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas