Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

DOKUMENTAZIO TRADIZIONALA VS DOKUMENTAZIO DIGITALA

noviembre 6th, 2010 · No hay Comentarios

Jakina den bezala, gaur egun liburu asko eta asko digitalizatuak daude, paperean eduki beharrean Interneten izateko aukera ere bertan dago eta. Sailkapen tradizionalarekin alderatuz gero hobekuntza asko dakartza digitalizatuak egoteak. Interneti esker, digitalizatutako dokumentuak edozein ordenagailutatik edozein momentutan erabil daiteke, baita ere nahi adina aldiz deskargatu. Aldiz, liburutegiekin ez da gauza bera gertatzen, ordutegi zehatzetan irekiak baitaude eta haietara iristeko desplazatu egin behar baikara. Gainera, liburu baten ale kopurua mugatua da, beraz, eskuratzeko probabilitatea gutxitu egiten da.

Dokumentazio tradizionala bere almazenamendu eta ondorengo errekuperaketa ahalbidetzen duen euskarri batean erregistratua izan den adierazia duen informaziozko edozein unitete da. Adibidez: liburuak, aldizkariak, eskutitzak, fakturak eta hainbat motako informe idatziak. Baina, marrazkiak, grafikoak, argazkiak, pelikulak, bideoak eta grabatutako edozein soinu forma diskak, zintak, kasseteak… etab. bezalakoak.

Bestalde, dokumentu digitalak euskarri elektroniko batean erregistratuak dauden guztiak dira. Bere izena ez datorkio informazioa aurkezten den moduarengatik, forma mediatikoarengatik baizik eta hori erregistratua dagoen moduarengatik. Dokumentu digitaletako informazioa (bere forma kontuan hartu gabe) ordenagailu batek interpreta dezakeen formatu batean kodifikatua dago eta zero eta bateko serie batean datza (0,  1).

Bi dokumentazio mota hauen artean ezberdintasun anitz ikus ditzakegu:

  • Dokumentu digitalen interaktibitatea: Honek irakurleak edukiarengatik galdetzea ahalbidetzen du, iruzkinak egin ditzan edota edukia modifika dezan. Erabiltzaileak mezuak helarazten dizkio dokumentuari eta dokumentuak erantzun egiten du. Dokumentu tradizionalek aldiz, irakurlea irakurketa pasibo bat egitea derrigortzen dute.
  • Multimediatkoa: Dokumentu digitalek hauek sortzen dituztenei informazioa errepresentatzeko forma ezberdinak konbinatzea ahalbidetzen die. Dokumentu digtalak beraz, testua soinuarekin konbida dezake; soinua irudiekin; irudiak testuarekin; edota hirurak batera. Dokumentu tradizionalak kontrara, karatere monomediatikoa dauka.
  • Hipertestuaidadea: Dokumentu tradizional bat, liburua esaterako, linealki irakurri behar da, lehenengo orrialdetik azkenerarte. Dokumentu digitalak hitzak erlazionatzea edota leku batetik beste batera salto egitea posible egiten du. Hortaz, irakurketa ez-lineal baten aurrean egongo ginateke.
  • Karaktere onmiakzesiblea: Dokumentu elektronikoek sareko leku ezberdinen arteko harreman hipertestuala egotea bermaten dute. Nolakotasun hau oinarrizkoa da World Wide Web-a eraikitzerakoan. Dokumentu tradizionaletan autoreak jarritako erreferentzi eta zitetara iristea oso zaila egiten zaio irakurleari.
  • Mutabilidadea: Honek dokumentu digtalak aldatzeko eta zuzentzeko aukera ematen du.
  • Bolatilidadea: Dokumentu elektroniko bat kaleratzea edote zirkulaziotik ateratzea erraza da. Dokumentu tradizonalekin ostera, bi gauza horiek egitea zaila da.

Ondorioz, argi ikus daitekeenez bere ezaugarri guztiengatik dokumentu digitalak abantaila gehiago dakartza dokumentu trdizionalarekin alderatuz gero. Baina aipatzekoa da batetik, edonon eta edonork ez duela internet izateko aukera eta bestetik, hackerrak dokumentu horietan sartzea lortzen badute barruko infomazioa aldatzeko edota kentzeko aukera dutela. Hau ez da dokumentu tradizionalekin gertatzen. Hala ere, nire aburuz, ez dut uste edizio digitala inoiz edizio tradizionala ordezkatzera iritsiko denik, bata bestearen osagarri baitira, hau da, konplementariak baitira.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas