Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hashtag eta throught-streaming

noviembre 8th, 2010 · No hay Comentarios

Twitter denbora errealeko bilaketa tresna da, eta gero eta gehiago erabiltzen den heinean, gero eta pertsona gehiagoren denbora errealeko pentsamenduak jakiteko gai gara. Twitterren erabilera etengabean gabiltz, sare honek eragin duen mugimendu soziala ikaragarria izan da eta hashtag-ak eta thought-streaming-a honi lotuta daude erabat.

Hashtag-ak Twitter-en erabiltzen diren almohadiladun etiketak, tag-ak, dira. Hitzak edo esaldiak izan daitezke, eta hash sinboloa (#) daramate aurretik. Hashtag-ei esker lortzen duguna gai jakin bat identifikatzea ahalbidetzen dizkiguten tweetak sailkatzea da. Erabiltzeko modua nahiko eraginkorra da, nahikoa da nahi dugun hashtag-a sakatzearekin hashtag hori daraman gaiari buruzko tweet guztiak ager daitezen. Joshua Odmark-ek hashtag-en abantailen eta desabantailen inguruan hitz egin zuen bere “Twitter SEO – The Slow Death of Twitter Hashtags” artikuluan. Interes berdinak elkar banatzen dituzten taldeak sortzeko, elkarrizketa zehatzak bilatzeko eta elkarrizketa gaia zein den asmatzeko egokiak direla dioen bitartean; batzuetan ulergaitzak direla, hitz bat baino gehiagok osatzen ditutenean dauden zailtasunak, spammers-ak gehiegi erabiltzen direla, “#” ikurrak programatzaileei arazoak sortu ahal dizkiela eta artifizialak direla azpimarratu zuen.

Thought-streaming-a denbora errealean ematen den iritzi eta pentsamendu jarioa da; milaka pertsonek pentsatzen dutena jakitea ahalbidetzen digu ia hori pentsatzen ari diren momentu berean. Pentsamendu hauek datu-base batean daude edonork ikusi ahal izateko moduan, eta honi esker pertsonek zeren inguruan hitz egiten duten jakin dezakegu, edonoiz, edonon. Twiterrek izan duen arrakasta thought-streaming-ari sor dio gehienbat.

Google, Facebook, eta beste batzuek antzeko sareak sortzen saiatzen ibili diren arren, Twitter da arrakastarik handiena izan duena; izan ere, honek ematen digu jendearen pentsamenduen, iritzien eta ekintzen berri ia denbora errealean.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas