Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hedatuz liburutegi digitala

octubre 21st, 2009 · No hay Comentarios

Orain dela urte batzuk munduko hezkuntza instituziorik garrantzitsuenek eta baita beste motako asoziazioek ere obra inportanteen, artikuluen eta maia guztietan garrantzitsuak diren  ikerketarako eta hezkuntzarako edukien digitalizazioa bultzatu dute.

Liburutegi digitalak sareari esker lortu dugun abantailetako bat da. Modu honetan jakituria unibersalizatzea errezagoa da. Liburutegi hauek datu baseak izateaz gain, baita jakituria munduan zehar hedatzea ahalbidetzen duen baliabide bat  dira ere.  

 Hedatuz liburutego digital Euskomedia Fundazioak sortu zuen. Honi bitartez Eusko Ikaskuntzak 1918. urtetik argitaratutako arikulo, monografia eta 1907tik RIEV aldizkariak argitaratutako ale guztiak euskal gizarteari helaraztea da helburua.

Goitik behera irakurri daitezkeen eta baliabide tematiko handiak dituzten gai diferenteak jorratzen dituzten 5000 artikulo daude. Artearen, historiaren eta antropologiaren inguruko gaiak dira nagusi. Bilaketak hainbat formatuetan daude eskuragarri: ASCII Citation, BibTeX, Dublin Core, EP3 XML, EndNote, METS, MODS, OpenURL ContextObject, Refer eta Reference Manager.

Euskomedia Fundazioa Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 2002ko otsailaren 18an euskal kultura eta zientziarekin zerikusia duten baliabide digitalak eta, orokorrean, baliabide bibliografikoak kontsultatzeko erraztasunak ahalbidetzeko.

 

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas