Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Higher English for Comunication ikasgaia

diciembre 22nd, 2010 · No hay Comentarios

Aurten lehenengo seihilekoan dugun ikasgaik interresgarriena, nire uste apalean. Pasadan urtean “English Skills I eta II” delako ikasgaietan ikasitakoa beharrezkoa da, ikasgai hau, haien jarraipena baita. Irakasle desberdina dugu baina lan egiteko era berean jarraitzen dugu, konplexutasun eta exigentzia maila handiago batera egokitua, noski. “Higher English for Comunication” ikasgaiaren helburua, izen berak adierazten duen bezala, komunikatzen jakitea. Seihileko honetan erabiltzean ari garen liburua “Ready for IELTS” du izena eta hamalau ataletan banatuta dago. Liburu honen egilea Sam McCarter dugu, eta liburuaren argitaletxea Macmillan da.

Pasaden urtean ez bezala, aurten gramatika gutxiago lantzen ari gara eta gure arreta ingelesez egoki mintzatzeari eta ingelesa modu oralean ondo interpretatzeari zentratu dugu.

Gaur egun gehien hitz egiten diren hizkuntzen artean kokatzen da ingelesa, bigarrean zehatz mehatz, txineraren atzetik. Horrexegatik derrigortua ikusi dugu geure burua hizkuntza hau ikastera.

Ingelesa ikasteak dakarkigun abantaileen artean komunikazioa askos ere arinagoa dela da, bai negozioak egiterakoan bai beste kulturetako jendearekin erlazionatzerakoan da. Nire ingeleseko klasea adibidez, badira Erasmus-eko hainbat ikasle, eta lanak egiterakoan haiekin erlazionatzea abantailak dakarzkizu, haiei buruz gauzak ikasten dituzulako eta gauzak egiteko modu berri bat irakasten digutelako esate baterako.

Ingelesa, gaur egungo mundu globalaren hizkuntza ofiziala da. Hizkuntza hau mutur honetara heldu da Estatu Batuak eta Ingalaterrak ama hizkuntza bezala daukatelako. Historian zehar herrialde hauek potentzia mundialak izan dira eta lehendabizi Ingalaterrak, XVI eta XX. mendeen bitartean izan zituen koloniekin, eta geroago Estatu Batuak, lehen eta bigarren mundu gerran lortu zuen nagusitasunagatik, aipatutako hizkuntza inposatu egin zuten.

ITURRIAK:

Filed under: English Language

Etiquetas:

  • Etiquetas