Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hitzen Uberan: Interneten erabilera eraginkorra?

diciembre 16th, 2011 · No hay Comentarios

Interakzioa da hainbat eta hainbat adituk komunikazio estrategietan azpimarratzen duten ezaugarrietako bat. Hauxe dio Melisa Ward-ek honi buruz:

Potential customers want interaction and most importantly to feel like they have a stake in your product or service. Opening up a two ways dialogue and thereby building and being involved in the community at large is the most effective way to break out your brand and specific product or service. Relationship building, interactive dialogue and community involvement are the keys to building a successful business, both online and off.

Beraz, erlazioak, elkarrizketa interaktiboa eta komunitatean sartzea lirateke, bere ustez, arrakasta lortzeko giltzak. Betetzen al ditu horiek Hitzen Uberan-ek? Zelan erabiltzen du sarea Hitzen Uberan-ek bere altxorrak jendeari erakusteko? Erabilera egokia ematen al die sare sozialei? Benetan helarazten al dizkio edukiak jendeari; eta hortaz, eraginkorra al da internet bidezko komunikazio plana? Besteak beste, galdera horiek erantzun asmoz, Hitzen Uberan-en Web Komunikazio Plana egiten ahalegindu naiz eta hauxe duzue sarrera.

Jorratuko ditudan puntuak jarraian datozenak izango dira:

  1. Aurkezpena
  2. Sarrera
  3. Facebook sare sozialaren erabilera
  4. Twitter: Microblogging-aren erabilera
  5. Bloga
  6. Ondorioak
  7. Erreferentziak
  8. Kanpoko estekak
Hemen, labur-labur aipatuko ditut azterketan jorratutako ondorioetako batzuk. Lehenengo, Facebook-eri dagokionez, adituek gomendatutako hainbat puntu betetzen ditu. Izan ere, komunitate orrialderik ez daukan arren, badauka sare sozial honetan kontua. Hori aztertu ondoren ateratako ondorioetako bat da hau. Susan Payton-ek honakoa diosku:

Your Facebook Page should contain all or most of these:

  • Links to your blog posts
  • Links to related articles (whether they’re yours or not)
  • Videos
  • Photos
  • Discussions
Hitzen Uberan-en kasuan, betetzen dela esan daiteke. Izan ere, gero ikusi ahal izango den bezala, egunero argitaratzen ditu horrelakoak. Honen bidez, hainbat gauza ikustea ahalbidetuz.
Bigarren, Microblogging-erako erabiltzen duen sare soziala Twitter da. John Jantsch-ek hauxe dio, besteak beste, Twitter aprobetxatzeko egin beharrekoaz:
  1. Tweet great content 3-4 times a day
  2. Reply to conversations
  3. Retweet other people’s content
  4. Be easy to retweet and follow
Hitzen Uberan-ek, azterketan ikusiko den bezala, egiten duen erabilera egokia dela ondoriozta daiteke. Izan ere, betetzen ditu emandako gomendio horiek. Egunero Tweet-ak sortuz, zaleek egindako lanak argitaratuz eta ondorengo ekitaldien berri emanez, beste hainbat gauzaren artean.
Jarraian, blogaren berri emango dut. Zenbat atal dituen, zenbat eguneratzen den, produktua erabiltzaileentzat erakargarri egiten ote duen eta abar aztertuz.
Lanarekin bukatzeko, ondorio orokorrak aterako ditut, aurretik ateratako ondorio guztiak kontutan hartuta eta beharrik egonez gero, hobekuntzaren bat proposatu. Eta ondoren, erabilitako erreferentziak eta kanpoko estekak azalduko dira.
Hori da, beraz, nire web komunikazio planean landuko dudana. Ikusterik nahi izanez gero, sartu hemen.

ERREFERENTZIAK:


Filed under: Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas