Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Ikerkuntza zentruak (2.galdeketa)

mayo 23rd, 2009 · No hay Comentarios

Artikulu honetan, linguitika informatikoa aztertzen eta lantzen duten bi elkarte aurkeztuko ditut:

1. Lehenik eta behin, Espainiako elkarte baten proiektuak eta eskaintzak zeintzuk eta nolakoak diren azalduko ditut. Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural izena du lan talde honek. Hainbat soziok eta instituziok eratutakoa da eta lengoaiaren prozesamenduaz arduratzen da.

Urtero legez, kongresu bat antolatzen dute eta, bertan, lengoaiaren prozesamenduan diharduten estatuko elkarteak biltzen dira. Madrilen burutzen da kongresua, eta hainbat erabaki hartzen dituzte datorkien urtean funtzionamenduan jartzeko. Elkartearen web orrian zerrendaturik agertzen dira urteko kongresuan eztabaidatuko diren gaiak. Normalean hauek dira esanguratsuenak: itzulpengintza automatikoa, anbigutasuna saihestea eta testuen edukiaren analisia egitea.

Web orrialdearen helbidea: http://basesdatos.uc3m.es/sepln2008/web/

 

2. Bigarrenez, National Centre for Language Technologies Irlandar ikerkuntza zentrua daukagu, zeinaren aburuz, hizkuntza da komunikazio gertatu ahal izateko gakoa edo giltza. Hori dela eta, giza baliabideak konputuekiko elkarreraginean uztartzea dute helburu. Gauzak horrela, zentru teknologiko hau hizkuntzen itzulpengintzan eta batasunean zentratu eta hainbat makina sortu dituzte hauek merkaturatzeko.

Aipagarriak dira ordura arte zentruak merkaturatutakoak. Izan ere, ordenagailuetarako programa itzultzaileak, DVD-etako azpitituluen itzulpenetarako zuzentzaileak, hainbat hizkuntzetako gramatikako irakaspenetarako programak, konputu eta ahotsen arteko elkarreragina uztartzen dituzten programak eta abar, eskaintzen dituzte.

 ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas