Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Ikertzaileak (Q.1)

marzo 9th, 2009 · No hay Comentarios

Lehenengo galdeketak eskatzen digun bezala, Ikertzaile desberdinen bizitza, proiektuak edo lorpenak azalduko ditugu hurrengo lerro hauetan.

Martin Kay zientifiko informatikoa da, hizkuntzalaritza konputazionalean lan egiteagatik ezagun egin zena. Bere lorpenen artean hauxek aipa ditzakegu: Analisis sintaktikoaren taularen garapena, gramatika funtzionalaren batzea eta,azkenik, fonologia eta morfologia konputazionaletako estatu mugatuen automaten aplikaziorako erakarpenik handienak. Honetaz gain, itzulpen automatikoan lidertzat jotzen dute, eta Gotemburkoko Unibertsitateak Filosofiako doktoretza eman zion.

Yorick Wilks ikertzaile ingelesa da. Munduan ezagun egin zen adimen artifizialarengatik. Adimenartifiziala makinen inteligentzia da. Hauen liburuak, alor hau agente adituen ikasketa eta diseinu bezala definitzen dute. Amerikar eta Europear elkarteengatik aukeratua izan da Adimen Artifizialerako. Wilks-en lehenengo ekarpena 1970.urtean izan zen eta ” Prerentzia Semantikoa” izena eman zioten.

Hans Uszkoreit Linguistika Konputazionaleko irakaslea da Sarreko Unibertsitatean. Era berean, Inteligentzia Artifizialeko zentroko zuzendari zientifikoa da. Bere oraingo ikerketak lengoaia natural eta produkzioen ulerkuntzak dira.

Silviu-Petru Cucerzan “Text Mining”-go ikertzailea da; bilatzaile eta nabegazio taldekoa. 2003an Microsoft-en hasi zen lanean. Bere ikerkuntzen artean hauexek daude: Testu bilduma handien informazio erauzketa eta hizkuntza naturalen prozesamendua.

ITURRIAK

Etiquetas:

  • Etiquetas