Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Itzulpen automatikoa

junio 18th, 2009 · No hay Comentarios

Historikoki, itzulpengintza automatikoaren ametsak linguistika konputazionalaren lehen ikerketak berekin ekarri zituen. Hasiera batean, itzulpena lan mekaniko eta aspergarria iruditu dakigu, makinak erraz-erraz egin dezakeena: hizkuntza bateko hitz batzuk beste hizkuntza batekoengandik aldatu.

 

Hala ere, itzulpen programen aurrerakuntzak direla eta, gero eta argiagoa da ez dela hain lan erraza hizkuntza batetik bestera itzulpena makinen bidez egitea. Hau hizkuntzen arteko azberdintasunari dagokio aergi eta garbi (hitzen ordena, joskera, estiloa, esamoldeak).

 

Hauxe da itzulpen automatikoen eskema orokorra:

  • Hizkuntza bidaltzailearen testua bitarteko errepresentazioan bilakatzen da.

 

  • Beharrezkoa bada, errepresentazioak aldaketak jasotzen ditu

 

  • Ondoren, bitarteko errepresentazio hau testu bilakatzen da eskatutako lengoaian

 

 

Sistema batzuetan osatutako testuak itzulpen heuristikoak jasaten ditu. Kontuan hartu beharrekoa da hizkuntzen hurbiltasuna edo urruntasuna errepresentazioen transformazioa egiterakoan.

 

Kasu batzuetan, antzekoak diren hizkuntzaetan (gaztelania eta katalana edo galegoa eta portugesa) errepresentazio morfologikoarekin nahikoa izaten da. Beste kasu batzuetan, ezberdintasun estrukturalak handiagoak direnean bitarteko errepresentazioak erabiltzen dira, estruktura formalen predikatu logikoak edo bere baliokideak, esaterako, sare semantikoak.

 

Beraz, esan beharrekoa da, itzulpen automatikoan (bitarteko moduan) askoz ere garrantzitsuagoa da programak testua ezin hobeki ulertzea eta bestalde, emandako zentzua hitzez ondo adieraztea. Edozein akatsek, ulermen akatsek, itzulpen desegokia ekarriko luke eta horrek ondorio larriak ekar ditzake.

 

Iturriak::

Etiquetas:

  • Etiquetas