Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Itzulpen automatikoaren jatorria.

mayo 13th, 2009 · No hay Comentarios

Itzulpen automatikoari ere Machine Translation (MT) deitzen zaio. Hizkuntzalaritza konputazionalaren alor bat da, software-ren bidez, testuak hizkuntza batetik bestera pasatzeko. Bi maila eduki ditzake:

Erraza-> Hizkuntzen artean baliokideak diren hitzak aldatu, nahiz eta jatorrizko zentzua desagertu (Itzulpen literala)

Zehatzagoa -> “Corpus” linguistikoen bidez, itzulpen zailagoak egiten dira, non egokiagoak eta errealagoak baitira.

Baina itzulpen automatikoarena ez da atzo goizekoa; aspalditik dator. Esaten da XVIII. mendean hiztegi mekaniakoak (zenbaki-kode unibertsalak erabiliz) erabiltzen zirela,  hizkuntza desberdineko pertsonak elkarren artean ulertzeko, printzipio logiko eta ikonoetan oinarritutako hizkuntza unibertsal bat lortu arte.

Horregatik, lehenengo ordenagailuak erabilgarri egon zirenetik, 1940. urtearen inguruan, itzulpen automatikoaren afera hil ala bizikoa izan da. Gainera, bigarren mundu-gerra dela medio, metodo konputzazional ugari erabiltzen ziren kodifikatuta zeuden mezuak argitzeko.

Urteak joan urteak etorri, esperimentu eta inbertsio asko egin dira, ikaragarrizko aurrerapenak lortuz. Gaur egun, lengoaiaren industrian itzulpen automatikoa derrigorrezkoa da. Eremu honetan, badaude bi izen aipagarriak direnak: John Hutchins eta Johnatan Slocum.

Iturriak:

-Machine translation (2009ko ekaina): Wikipedia, the free encyclopedia. [2009ko maiatzaren 13ko erreferentzia] Web orrialdea: http://en.wikipedia.org/wiki/Machine_translation

-John Hutchins (2009ko martxoa): Publications on machine translation, computer-based translation technologies, linguistics and other topics. [2009ko maiatzaren 13ko erreferentzia] Web orrialdea: http://www.hutchinsweb.me.uk/

-Jonathan Slocum (2009ko maiatza): Linguistics Research Center. [2009ko maiatzaren 13ko erreferentzia] Web orrialdea: http://www.utexas.edu/cola/centers/lrc/general/facultyhomes/jonathan.html

Etiquetas:

  • Etiquetas