Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

GALDERA-ERANTZUN SISTEMAK (Q.3)

mayo 13th, 2009 · No hay Comentarios

Ingelesez Question Answering (QA) izenaz ezagutzen diren sistema hauek informazioa aurkitzeko eta berreskuratzeko baliagarriak dira. Dokumentu kantitate zehatza emanda (World Wide Web-a, adibidez) sistema hauek gai dira lengoaia naturalean proposatutako galdera zehatz batzuei erantzuna emateko. Galdera-erantzun sistemek bestelako sistemak baino teknologia konplexuagoak eskatzen dituzte Lengoaia Naturalen Prozesamenduei dagokienez. Sistema hauek prozedura bi jarraitzen dute: lehena galdera ulertzea da eta bigarrena, erantzun egokia bilatzea. Mota askotako galdekizunak biltzen dituzte, horien artean, zerrendak, definizioak, Zelan, Noiz, Non, Zergatik, e.a.

60ko hamarkadan hasi ziren galdera-sistemak garatzen eta bi hauek dira garai hartako ezagunenak: BASEBALL-a, Estatu Batuetako baseball jokalariei buruzko itaunak erantzuten zituena, eta LUNAR-a, Apollok ilargira egindako bidaiatik ekarri zituen arroken azterketa geologikoaren inguruko galderak erantzuteko prestatua.

Gaur egun erabiltzen diren galdera-erantzun sistemetako bat dugu STAR Natural Language Question Answering System-a, 1993tik aurrera etengabe martxan aritu dena. Sistema honen xede nagusia informazio zehatza ematea da, zerrenda soila proportzionatu beharrean. Egun, ingelesez egindako milaka galdera erantzun ditzake STAR sistemak, leku (hiriak, herriak, lakuak, koordenatuak, etab.), filme (izenburuak, antzezleak, zuzendariak, etab.), hiztegietako definizioak, eta abar luze batekin lotutakoak. TREC Question Answering Collection-a da mota honetako beste sistema bat, 1999an sortua. Helburu nagusia testu desberdinetako hainbat zati biltzeko sistema bat definitzea zen, alor zabal bati edota galdera itxi batzuei buruzko erantzuna izango zutena.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas