Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Itzulpengintza Automatikoa (Q.3)

junio 9th, 2009 · No hay Comentarios

Itzulpengintza automatikoa iturburu-hizkuntzako testu batetik abiatuta helburu-hizkuntzako testu baliokide bat lortzea da, makina bat erabilita. Itzulpengintza automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean nabarmen lagundu duen diziplina da. Zeregin nagusia hori duten elkarte zientifikoak, aldizkari bereziak, unibertsitate departamentuak eta enpresak daude.

Hiru pausu jarraitu behar dira:

  1. Itzuli nahi duzun hizkuntza aukeratu behar da, jatorrizko hizkuntzatik hasita.
    Aukeratu hizkuntza eta itzuli.
  2. Zerrendako produkturen bat aukeratu eta textu bat idatzi edo kopiatu. Ondoren, “joan” klikeatu.
  3. Itzulpena prest dagoenean eskuineko aldean azalduko da.

Erabileraren aldetik bi atal nagusi bereizten dira, asimilazioa (assimilation) eta zabalkundea (dissemination).

  • Asimilazioa: sistema azkarrak dira baina itzulpenak kalitate txarrekoak. Testuaren ideia nagusiak harrapatzeko balio dute.
  • Zabalkundea: emaitzak kalitate onekoak dira, baina ez argitaratzeko modukoak. Askotan eremu zehatz batera mugatutako sistemak dira, horrela sarrerako hizkuntzaren nolakotasuna mugatzen baita eta anbiguotasunak neurri batean saihesten baitira.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas