Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Itzulpengintza Kontzeptuak (3.galdeketa)

mayo 21st, 2009 · No hay Comentarios

Artikulu honetan machine translation, machine aided translation, multilingual content management eta translation technology kontzeptuen azalpenak ematen ahaleginduko naiz, izan ere, hauek guztiak itzulpengintzaren alorrarekin loturik daude.

  • Machine translation (MT) edo makina bidezko itzulpengintza: Hizkuntza batetik besterako testuen itzulpenak egiteko makinak bidezko itzulpengintzari deritzo, hau da, makinak erabiliz egindako itzulpenak egitea. Lengoaia natural batetik besterako itzulpen fase horretan software bereziak erabiltzen dira itzulpenak egiteko eta, ondoren, Christian Boitetek dioenez, gizakiek, testuak gainberatu egiten dituzte anbiguotasuna saihesteko.
  • Machine aided translation edo makinaz lagunduriko itzulpengintza: Kasu honetan, gizakiak berak egiten du itzulpen lan osoa baina, ekintza horretarako, makina du lantresna.
  • Multilingual content management edo Elenitzeko edukien kudeaketa: Informazio eta teknologien munduan murgildurik gaudenez, ezinbestekoa suertatzen da informazioa hainbat hizkuntzatan itzulita eduki eta denontzako eskuragai izatea. Horregatik, egun, webgune asko sortzen dira bertsio eleanitzetan. Ondorioz, iturri batetik informazio eskeraga atera dezakegu kudeatzaile batzuei esker.
  • Translation technology edo itzulpen teknologia: Lengoaia natural batetik besterako itzulepenak egitean datza. Gaur egungo itzulpengintzako erronkarik handiena soinu-hotsezko hizkuntza batetik besterako itzulpen simultaneoak egitea da. Lan honetarako, software oso garatuak behar dira, hots, errekonozimenduak egin eta hizkuntza ezberdinetan interpretazioak egiteko.

 

ITURRIAK:

· Itzulpengintza automatikoa. Wikipedia. Orrialdea: http://eu.wikipedia.org/wiki/Itzulpengintza_automatikoa  Kontsulta data: 2009ko maiatzaren 21ean, 14.30etan.

· Machine Translation. Wikipedia. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Machine_translation&oldid=203927830    kontsulta data: 2009ko maiatzaren 21ean 14:33etan.

· Machine aided translation. Wikipedia. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/wiki/Machine_aided_translation  kontsulta data: 2009ko maiatzaren 20an 22:17etan.

· Kitsite, Multilingual Content Management (2007). Orrialdea: http://www.kitsite.com/articles/multilingual-content-management.html kontsulta data: 2009ko maiatzaren 20an 22:27etan.

· Christian Boitet, 8.4 Machine aided Human Translation. Orrialdea: http://cslu.cse.ogi.edu/HLTsurvey/ch8node6.html Kontsulta data: 2009ko maiatzaren 20an 22:40etan.

Etiquetas:

  • Etiquetas