Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ZER DA HLT ? (1.galdeketa)

mayo 21st, 2009 · No hay Comentarios

BA AL DAGO DEFINIZIO ZEHATZIK?

HLT kontzeptua ulertzeko garrantzitsua iruditzen zait atalez atal terminoak azaltzen joatea.

Interneten informazioa bilatzen jarri eta Informazioaren Gizartean hizkuntzak betetzen duen papera zein den zehazten duen Web orrialde interesgarri batekin egin dut topo:

http://liceu.uab.es/~joaquim/publicacions/Llisterri_03_Linguistica_Tecnologias_Lenguaje.pdf

Bertan azaltzen denez, lengoaia gizakiok elkarren artean banatzen dugun jakintza eta informazioa da. Gainera, ez da lengoaia bezalako sistema eraginkorragorik existitzen gure ideien ezagutzera emateko.

Gaur egun, hizkuntza esparru zabalagoetara hedatu nahi da, Informazioaren Gizartean bizi gara eta.Izan ere, gizartean, ezagutza elkarbanatzeko hedabideen areagotzea teknologiari esker eman da.

Internet sarearekiko lotura duten teknologiek elkarreragina baliabidetzen duten sistemetara hurbiltzen laguntzen digute. Lehen pentsaezina suertatuko litzateke gaur egun posiblea den ordenadore bidezko irakaskuntza, edota ordenadore bidezko erosketak, adiskideekin harremantzea, informazioa oso bizkor bilatu eta aurkitzea, etab.

Erraztasun honek errealitate birtual batera garamatza, ez baitago denbora nahiz leku mugarik. Ezaugarri honi esker, informazioen gizartearen aberastasuna ematen da, teknologien eraginkortasuna, alegia.

Hortaz, elkarreraginean, informazio trukaketa hobetzeko baliabide eta teknika bereziak erabiltzen dira, hau da, ingeneritza linguistikoa.

DFKI LT, Zer da hizkuntz teknologia?

     (Hans Uszkoreiten esanetan)

Alemaniako DFKI bilaketa zentruak, bere lanean oinarritutako definizio bat ematen du Language Technology termino hori ulerterraza izan dadin:

Haien esanetan, konputu bidezko metodoa da hizkuntzen teknologia, hots, hizkuntzaz baliatuz, ordenagailurako programak egiten dira eta, hauekin, informazio eta testuen azterketa, produkzioa eta eraldaketa ahalbidetu egiten da. Horregatik eman ohi zaio ingeneritza linguistikoaren izena.

Giza hizkuntzak eta eta ezagutza ulertu eta elkarbanatzeko software-ak sortzea litzateke finean, proiektu erraldoi hauen helburu nagusia. Hots, gizakiaren eta makinen arteko elkarreragina ahalik eta handiena izatea. Izan ere, egun, ordenagailuek ez dute gure hizkuntza ulertzen eta beste kode batzuekin funtzionatzen dute.

Ahozkotasunaren eta konputuen arteko bateratzeak ikaragarrizko eraldaketa ekar dezakeela uste dute DFKIn, lan sistema erabat aldatuko baitu. Honela, makinak ez dira aparailu soilak izango.

ITURRIAK:

Europako ikerkuntza zentru bat:

  • Language Tecnology Documentation Centre. Orrialdea:https://kitwiki.csc.fi/twiki/bin/view/FiLT/FiLTWikiEn. Finlandiako ikerkuntza zentru honek, Helsinkiko Unibertsitatean dihardu. Hauek ere konputu bidezko hizkuntzaren erabileran sinisten dute eta metodo berrien ikerkuntza bultzatzeko proiektua dute. kontsulta data: 2009ko maiatzaren 21ean, 12.06etan.

Etiquetas:

  • Etiquetas