Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

IXA taldea

abril 22nd, 2009 · No hay Comentarios

IXA taldea, 31 informatikarik eta 14 hizkuntzalarik osatzen duten taldea da, eta bertan Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren gaineko ikerketak egiten dira. Euskal Herriko Unibertsitateak kudeatuta dago baina hainbat enpresa pribatu zein publikoren babesa jasotzen du, hala nola; Lexiquest France, Microsoft, Eatoni, Eleka, Elhuyar, Plazagune, UZEI, Euskaltzaindia, Berria…

Ikerketa hauek esparru ezberdinen gainean burutzen dira, azpikategoria hauetan sailka daitezkeelarik:

1- Morfologia

2-Sintaxi-Morfosintaxia

3- Hizkuntzen ikasketa

4- Hizkuntza tresnen integrazioa

5-Oinarrizko baliabideak

6- Itzulpen automatikoa

7- Informazioaren berreskurapena eta erauzketa

8- Hizkuntzaren tratamendua (oro har)

9- Bestelakoak

Bakoitzaren barruan atal edo alor ezberdinak jorratzen dira, baina nik hauen arteko hiru aukeratu ditut haien inguruan hitz egiteko.

Lehenik eta behin, itzulpen automatikoaren puntuan sakonduko dut. Honen barruan IXA taldea, itzultzaile automatikoetan “euskera” aukera aurki dezagun saiatu da, horretarako informazio linguistikoa erabiliz euskerako kasu eta deklinabidea eskuragarri edukitzeko “Agirre E., Atutxa A., Labaka G., Lersundi M., Mayor A., Sarasola K.  (2009) Use of rich linguistic information to translate prepositions and grammar cases to basque” . Era berean, gaztelera eta euskeraren artean lerro paraleloak irudikatzen saiatu da, gaztelerak ateak irekiago dituenez, harekin parekatuz euskarak ere irekiko dituelakoan “Alegria I., Díaz de Ilarraza A., Labaka G., Lersundi M., Mayor A., Sarasola K. (2007) Transfer-based MT from Spanish into Basque: standardization and open source”.

Bigarrenik, IXA taldeak, morfologiaren atala ikutzen du. Honen barruan, ortografiari garrantzia handia ematen zaio, zuzentzaile automatikoak euskeraz ere egon daitezen lortzeko helburuz, software librean nabarmenduz: ” Euspell: corrección ortográfica del euskera en el software libre. Alegria I., Ceberio K., Ezeiza N., Hernández G., Soroa A.  (2007)”. Beste alde batetik, morfologiaren barruan baita ere, bertsolaritzarako errimen bilatzailea sortzen saiatu da; “Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa. Alegria I., Arregi X., Arrieta B. ( 2001)”

Hirugarren atala, lexikografia-semantikaren atala dugu. Bertan, batez ere, hitzen desanbiguazioan saiatu egin dira; orokorrean zein dominio espezifiko baten barruan. ” Word Sense Disambiguation. Phil Edmonds, Eneko Agirre  (2008)” eta “SemEval-2010 Task 17: All-words Word Sense Disambiguation on a Specific Domain. X.Agirre, O. Lopez de Lacalle, C. Fellbaum, A. Marchetti, A. Toral, P. Vossen  (2009)”.

Informazio iturriak:

Ixa Taldea (2009). Retrieved 12:03, April 22, 2009 from: http://ixa.si.ehu.es/Ixa

Etiquetas:

  • Etiquetas