Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

KATEGORIA ETA ETIKETEN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

octubre 27th, 2008 · No hay Comentarios

Artikulu honi hasiera emateko, lehenik eta behin termino bakoitzaren definizioa zehaztuko dut eta gero haien arteko diferentziak zeintzuk diren azalduko ditut.

* Etiketa: XML lengoaian oinarrituta dagoen eta tipoa duen marka bat da, XML lengoaietan erregio bat mugatzen du eta tag izenarekin ere izendatzen da. Beraz, etiketa bat eta tag bat gauza bera dira.

* Kategoria: maila edo mota bereko izakiak sailkatzen diren klasea da; hierarkia bateko maila den klasea. Kategoriak nozio abstraktu eta orokorrak dira eta nozio hauei esker ideiak eta objektuak ikuskatzen ditugu. Kategorien helburua elementuen artean hierarkia bat egotea da. Antzekoak diren eta amankomunean ezaugarriak dituzten elementuak talde bat sortuko dute: kategoria. Gainera ezaugarri elkarkideak dituzten hainbatkategoria, goi-mailako kategoria bat osatuko dute.

Definizioak alde batera utzita, hona hemen kategoria eta etiketen arteko ezberdintasunak:

1. Kategoriak etiketa gisa erabil daitezke, baina etiketak ezin daitezke kategoria gisa erabili.

2. Supermerkatu batekin konpareketa egiten badugu, kategoriak supermerkatuko sailak seinalatzen dituzten kartelak (drogeria, urdaitegia, arrandegia, edariak…) izango lirateke eta etiketak produktu bakoitza deskribatzen duten etiketak izango lirateke.

3. Kategoriak modu hierarkiko batean antolatzen dira, ostera, etiketak ez.

4. Etiketek meta-informazioa (informazioaren gaineko informazioa) ematen edo hornitzen dute, aldiz kategoriek ez.

5. Kategoriek izen bakarra izan ditzakete, aldiz, etiketek izen ezagunak eduki behar dituzte.

6. Kategoriek izen luzeak izan ditzakete. Etiketek aldiz izen laburrak izan behar dituzte, gehienez jota 3 hitzetakoak.

7. Kategoriek ez diete laguntzen bilatzaileei informazioa bilatzen laguntzen. Etiketek ostera bai eta gainera etiketen direktorioak zeure orrialdea kataloga dezakete.

8. Normalean sarrerak kategoria gutxitan egongo dira, baina etiketa askotzo izan dezake.

9. Kategoriek bisitariei orrialdean eralazionaturik dagoen informazioa bilatzen laguntzen dute. Etiketek aldiz bisitariei zeure orrialdean zein kanpoko orrialdeetan informiazioa bilatzera laguntzen dute.

10. Kategoriak kategorizatu nahi den sarrrera sortu baino lehen existitzen dira. Etiketak aldiz, sarrera sortzean sortzen dira.

11. Kategoriak normalean granularitate iraunkor etenbako bat dute. Etiketak aldiz, oso orokorrak izan daitezke “Linux” bezala edota osos espezifikoak “ext30″ bezala.

12. Kategoriak planifikatu egiten dira, etiketak ostera espontaneoak, bat batekoak dira.

13. Kategoriak zuhaitz batean bezala erlazionatu egiten dira eta etiketak sare batean bezala erlazionatu egiten dira.

14. Kategoriak aukeratzen edo hautatzen duzun zehozer dira. Etiketak edukitik ia ia espontaneoki ateratzen dira.

15. Kategoriek hitz egiten ari naizenari buruzko sailkapena egitera laguntzan didate. Etiketek aldiz, konpartitzera eta hedatzera laguntzen dute.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas