Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (Q.2)

junio 18th, 2009 · No hay Comentarios

 Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (gaztelaniaz Procesamiento de Lenguajes Naturales eta ingelesez Natural Language Processing) lengoaia naturalaren (giza lengoaiaren) bidez gizakien eta makinen artean daukaten komunikazioa era konputazionalean burutzea ikertzen du. Ikerketan ez dira soilik lengoaiaren ulermenean oinarritzen, giza ezagutzaren aspektu batzuetan eta memoriaren antolaketan ere oinarritzen dira.

Lengoaia Naturalaren Prozesamendua adimen artifizialaren barnean sortu zen lehen adarra da, eta egoera desberdinetatik igaro da honen barruan; eta bere garrantzia hasi edo murriztu egin da.

Baina Lengoaia Naturalaren Prozesamenduak arazoak izan ditu bere sorkuntzatik. Lehena, hitzen artean dauden banaketak ez direla aintzat hartzen, ahozko hizkuntzan ez direlako tarteak uztean. Tarte hauek bilatzeko zentzu gramatikal eta kontestualak bilatu behar dira. Bigarrena, datuak era ez egokian jasotzea hizketaren arazoengatik edo idazten dugunean sortzen diren zailtasunengatik. Hirugarrena anbiguotasuna da, eta honek maila desberdinetan sortzen ditu arazoak: maila lexikoan, erreferentzia mailan, egitura mailan eta maila pragmatikoan.

Lengoaia Naturalaren Prozesamendua hobetzen eta berarekin lan egiten duen erakunde bat The Natural Language Processing Group at Stanford University da. Irakasle, doktoratu-ondoko eta ikasleek elkarrekin lan egiten dute algoritnoetan, eta hauek konputagailuek giza lengoaia ulertzea lortzen dute. Erakunde honen ikerketa linguistika konputazionala giza lengoaiaren teknologian aplikatzea da, baita esaldien ulermena, parsing-a eta tagging-a, informazioaren erauzketa eta hitzen desanbiguotasuna.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas