Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

LENGOAIAREN IKASKETAREN IKUSKERA EZBERDINAK

enero 17th, 2010 · No hay Comentarios

  • XIX.MENDERA ARTE:

XIX. mende arte lengoaia ez da bere baitan aztergai izan, hau da, linguistika artea zen.

1800 arte sanskritoaren aurkikuntza, hots, aspektu batzuetan latina eta grekera baino zaharragoa den hizkuntza. Hizkuntzak aldatu egiten dira, eta berehala garapen hau erregulatzen duten legeak atzematen dira; garapen hau inskonszientea eta kolektiboa da. Hala ere, pixkanaka hizkuntza hitz egiten duten haien adimenean bakarri dagoenaren ustea zabaltzen da eta giza espirituaren eta gizartearen legeen bidez ekintza linguistikoak azaltzen direla.

  • SANSKRITOREN GARAIAN

Sanskritoaren aurkikuntzak ez duela lengoaia osoa azaltzen ulertzen hasiko dira. Honen mekanismoa ulertzeko beharrezkoa da denbora baztertzen jakitea. Horrela, linguistika estatikoak bere lekua aldarrikatuko du garapen linguistikaren ondoan.

  • GAUR EGUNEKO MODERNOAK

Gaur egun, modernoen ikuspuntutik, honela ikusten dugu lengoaiaren kontzepzioa: lengoaia bizitzaren zerbitzura dago, eta ez gutxi batzuen bizitzaren zerbitzura, guztienetara baizik, bere adierazbide guztietan. Bere funtzioa biologikoa eta soziala da.

  • KRITIKA:

 

BIZITZA

         Lengoaiaren materian bizitza bezala ulertu behar dena zera da: bizitzeko kontzientzia eta bizitzeko nahia.

         Bizitza ez dugu jasan bakarrik egiten, egin ere egiten dugu. Sufritzeko era ere ekintzarako prestaketa da, bizitza zerbaitetarako aspirazio konstatea baita. Bizitzea ez da frogatzea, ez jakitea; gauza guztien gainetik sinistean datza. Ez du axola zertan sinistu. Sinimen desberdinak aukeratzeak bakoitzaren pertsonalitate propioa adierazten duena da.

         Bizitza denbora osoan sortzen ari da, ez deuseztatzen. Bakoitzak gelditu barik bere bizitza eraiki behar du. Bizitzea heriotzaren aurka uneoro borrokatzean datza. Gure pentsamendu guztiak ekintzara bideratuta daude: ez gara pentsatzeko bizi, bizitzeko pentsatu baino.

Gizakiak ez du egia asmotzat, zoriona baizik.

BIZITZAREN ADIERAZPEN LINGUISTIKOA

         Bizitza rezeptiboan zentzumenen bidez jasotako kitzikapenak iritziak bihurtzen ditugu eta hauek lengoaiaren bidez adierazten dira. Ez dira logikaren bidez eragindakoak, teleologikoak dira. Beti dira, neurriren batean, afektiboak. Modu honetan azalduko dira lengoaian eta aldatu egiten dute.   Adibidez: “hace calor” edo “hace frio” esatean, askotan iritzi afektibo baten gainean ari gara.

“Hace calor quiere decir segun los casos: este calor es agradable o desagradable, me hace bien o mal, es favorable a mis intereses o no, …”

Adimenak eta sentsibilitateak hizkuntza baten sisteman lan egiten dute. Askotan gertatzen da hitz konkretu batek  esanahi intelektual bat eta esanahi subjektibo eta afektibo bat duela, kasuen arabera. Esaterako: dramatiko hitza:

En el arte dramatico: añade al sustantivo un caracter especifico sin subjetivismo.

En un incidente dramatico: el mismo adjetivo expresa un valor subjetivo.

Lengoaiak bizitzaren alderdi positiboa ere islatzen du, hau da, helburu bat betetzeko beharra. Honengatik, lengoaia espontaneoaren beste ezaugarri bat izaera aktiboa da.

Expresiboa izateko lengoaia gelditu gabe ideiak deformatzen egon behar da, hau da, beste tonalitate batera aldatzen. Bizitako pentsamendu bat azaltzen den expresio tipo guztietan, elementu subjektibo eta afektibo batzuk agertzen dira: entonazioa, aurpegiaren adierazkortasuna, keinuak,…

LENGOAIA ETA GIZARTEA

         Gizakia ez da bere buruarekin bakarri bizi, leku guztietan beste gizaki batzuekin topo egin eta kontuan hartu behar ditu. Beraz, animalia soziala da. Lengoaia soziabilitate honen produktu da.

         Gizakia gizartean bizitzeko egina dago, baina ez da ahaztu behar badirela bera baino gizarteratuago dauden beste animaliak batzuk, adibidez, erleak. Bi gizaki harremanetan jartzen diren unean, hitzaren alde psikologikoan sartzen da, euren artean ezin baita inoiz mentalitateen armonia perfekturik egon. Hizkuntza hizlarien arma da bakoitzaren pentsamendua inposatzeko. Hurrengo adibideek inposaketa maila esberdinak azaltzen dituzte.

¡Venga!; ¿Quiere usted venir?; ¿no quiere usted venir?; Usted vendra, ¿no es verdad?; ¿Vas a venir, no?; ¡Dime que vendras!, ¡Si quisieras venir!…

Esaldi hauetako bakoitza, elkarren artean hain diferenteak izanik, igorlearen tentsioa atzematen laguntzen du, hartzailearengan eragin nahi duena.

Lengoaiaren forma logikoak ez dira inoiz lehengo planoan azaltzen; afektibitateak eta adierazkortasunak gainditzen ditu. Baina elkar ulertzea beharrezkoa denez, helburu hau lortzeko adimena dugu.

Etiquetas:

  • Etiquetas