Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburuaren bilakaera historian zehar

noviembre 21st, 2010 · No hay Comentarios

Artikulu honetan liburuek izandako bilakaerari buruz lortutako informazioa idatziko dut, hau da, liburuek hasiera-hasieratik inpreta sortu zen arte izandako bilakaera.

Mesopotamiarren garaian aurkitu ditugu lehen urratsak. Haiek buztinezko taulen gainean idazten zuten. Hauetako askok egoera onean heldu izan dira. Aipatu beharra dago, hauek erabilitako material gehiena harria eta metala zela.

Mesopotamiarren ostean, egiptoarrak ditugu. Hauek papiroarekin lan egin zuten, mesopotamiarren buztinezko taulak baina askoz hobeak ziren. Papiroaren ezaugarriak ziren: tintaz idatzi ahal zen bere gainean, urarekin ezabatzen zen, garraiatzeko askoz errazagoa eta askoz iraunkorragoa zen. Hala ere, papiroa sortzea oso neketsua zen; hori dela eta, zeramika zati batzuek gainean idazten zuten askotan. Egiptoarrak, pintzel baten moduko material bat erabiltzen zuten idazteko.

Hauen ostean greko-erromatarrak ditugu, hauek ere papiroa erabiltzen zuten, baina sortutako makina batzuei esker folioak egitea lortu zuten. Hauek pintzelak erabili beharrean kalamoak edo plumak erabiltzen zituzten idazteko. Garai honetan sortutako liburuak forma biribila zeukaten.

Azkeni Erdi Arora heldu gara, hauek scriptio continua izeneko estiloan idazten zituzten haien eskuizkribuak. Hauen arazoa zen, hitzen artean ez zutela inolako espaziorik uzten. Liburu borobilak alde batera utzi zituzten eta kodexerakoak egiten hasi ziren. Honek abantaila asko ekarri zituen; hala nola, enkoadernatu ahal zirenez, gaur egun hobeto kontzerbatzen dira, garraiatzeko eta gordetzeko erraztasuna eta baita ere ekonomikoagoak ziren. Denbora pasa ahala pergaminoa alde batera utzi zuten eta papera sortu zuten (Txinan, k.o I.mendean).

Bukatzeko, XV.mendean inpreta sortu zen, eta honek izugarrizko bilakaera ekarri zuen. Kriston liburuak argitaratu ziren, eta hori dela eta irakurketa asko zabaldu zen.

ERREFERENTZIAK:

Jorge G. Paredes M. Libro y lectura en la era digital. El gran desafío de la educación actual. Monografías. Kontsultatua: Azaroak 21, 2010. Orrialdea: http://www.monografias.com/trabajos13/librylec/librylec.shtml

Etiquetas:

  • Etiquetas