Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburuaren Eboluzioa

noviembre 21st, 2010 · No hay Comentarios

Gizartearen historia ahoskotasunean oinarritu zen betidanik, baina gutxi gora behera orain dela 5000 urte idazkera agertu zen. Samuel N. Kramerrek bere lana den “La cuna de la civilización” (Madrid: Novograph S.A. 1980) esan zuen bezala: “La invención de la escritura, más que cualquier otro logro, llevó el lustre de la civilización a las vidas de los hombres. El dar este paso gigantesco hace más de 5000 años posibilitó el conservar pensamientos y experiencias y el transmitir a generaciones futuras sabiduría arduamente conquistada, dos procesos esenciales para el mantenimiento de una sociedad compleja…” (Op. cit.; p. 129). Idazkerak, agertu zenetik, seinu zein horiek egituratzeko baliabideak erakutsi ditu. Mesopotamian erabilitako materiala bustina izan zen gehienbat, baina metal zein harria ere erabili zuten idatziak garatzeko. Harria aipatu dugunez gero “Roseta harria” gehitu beharko genuke. Papiroa ere hainbat mendetan zehar erabili izan zen egipziarrek bere erabilera areagotu zutenetik. Liburuen agerrera hezkuntzarekin lotuta ageri zen. Sumeriarren kulturarengan egindako ikerketek horrela erakutsi baitigute. Erabiltzen ziren liburuki txiki horiek erligio zein gai historikoak jorratzen zituzten eta hauek eman zioten liburuari garapenaren bidea, jainkoek babestutako lanak bermatuz; beti ere, buztin gainean landuta.

Egipziarrek mesopotamiarren teknika alde batera utzi eta papiroaren erabilerari etekina atera zioten. Hala ere papiroaren sorketa oso gareztia zen eta gehiengoak zeramika erabiltzen jarraitu zuen. Papiroa lantzean, eskribek orduak ematen zituzten kopiatzen zein ahosgoraz idazten, eta lanak ohialekin estaltzen zituzten idazlearen izena jarrita. Atenas, Alejandria eta Roma liburu produkzioan oso aberatsak ziren eta mundu osoan zehar saltzen zituzten liburuak, hala ere liburuen kopiaketa garezti eta neketsua zen, templu zein pertsona aberatsek bakarrik eduki ahal zituzten. Jakintzaren gehiengoa ahos transmititzen zen. Nahiz eta papiroa merke izan, oso apurkorrak ziren, hezetasun apur batek lan guztiarekin akabatu ahal zezakeen. Animalien larrua landu zutenek, Persa eta Hebreoek adibidez, ez zuten halako arazorik izan IV. mende inguruan.

Inprentaren agerpenak lana erraztu zuen eta liburuen sorkuntza askoz eskuragarriagoa egin zen, erlijio eta goi mailakoentzat. Lehen inprentak Txinan agertu ziren eta pixkanaka mundu osoan zehar zabalduz joan zen merkataritza dela eta. Europan, erdi aroan, lanak egurrezko blokeak erabiliz inprimitzen ziren, ekialdeko kontaktuek hemandako ideiak dela eta. Liburu hauek erligiosoak, irudi landudunak eta letra gutxikoak izaten ziren. Benetako artelanak sortu ziren Espainian 1400-1500 urteetan zehar, baina liburuak ez zuen gaur egungoaren forma hartu XVI. menderarte, zeinetan textuak arinagoak eta margen handiagoekin eginda egongo diren.

 

ESTEKAK

Historia del libro. Bildua (2010-11-26). Orrialdea: http://www.proyectosalonhogar.com/el_porque_de_las_cosas/historia_del_libro.htm

Book history. Bildua (2010-11-26). Orrialdea http://www.historian.net/hxwrite.htm

Etiquetas:

  • Etiquetas