Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburuaren historiaren bilakaera

noviembre 21st, 2010 · No hay Comentarios

Liburuaren historia berrikuntza teknologiko batzuei zor zaie; mendeen igarotzearekin batera, testuen mantentze kalitatea hobetzea, informaziora iristea eta erabilpena eta produkzioaren gastua hobetzea baimendu dute. Artikulu honetan, euskarri desberdinei buruz, beraien erabilpenari buruz eta material hauetal baliatu ziren herrialdeez hitz egingo dugu.

Idazketa euskarrik zaharrena harria izan zen, Babilonian eta beste herri askotan erabilera arrunta izan zuena. Hala ere, egurra izango zen liburuen benetako euskarria; biblos eta liber hitzak, lehenengo definizio moduan, zuhaitz baten kanpoko azala esan nahi dutelako. Argizari oholtxoak greziarrek eta erromatarrek erabili zituzten Erdi Aroa arte. Beste materia batzuk baino iraupen handiagoa zuen. Egurra ezpel, izei edo astigar zuhaitzetakoa zen. Errektangeluarrak eta tolesgarriak ziren eta liburu forma zuten. Argizari ilunez estaltzen ziren eta bertan idatzi egiten zen.

Erdi Aroan erabili izan zen liburuaren aurrekari moduan papiroa dugu. Papiroa Nilo ibaian biltzen den landare batetik hartutako orri edo xafla bat da. Mamitik tirak ateratzen dira, behin hartuta lehenengo busti eta gero lehortu egin behar zirenak. Forma eta lodiera desberdinetakoak ziren baina guztiak kiribildu egiten ziren. Papiroa Egipton, Grezian, Erroman eta beste hainbeste herrialdeetan erabili izan zen. Papirozko zatirik zaharrena Hemaka hilobian aurkitu zen, Saqqara nekropolian. Hala ere, bertan idatzitako hieroglifikoek ez duten iraun. Europako bibliotekarik handienek papirozko eskuizkribuak dituzte.

Pergaminoak denborarekin papiroa ordezkatu zuen. Bere ekoizpena k. a. III. mendean hasi zen. Animalien (behia, astoa, arkumea eta abar) azaletik ateratzen zenez denbora luzez mantendu zitekeen egoera hobeagoan. Gogorragoa zenez testuaren ezabaketa egin ahal zen. Oso euskarri garestia zen erabilitako materialengatik eta prestaketa denboragatik. Papera artxiboetan kontserbatutako dokumentu guztietatik euskarririk orokorrena da. Txinan du jatorria (k. a. 2000. urtean), arabiarrek Europatik hedatu zuten VII. mendean, Espainian bereziki. Paperak pergaminoa ordezkatu zuen merkeagoa zelako era erabilera errazagoa zuelako.

Azkenik, XV. mendean, 1440. urte inguruan Johannes Gutenberg-ek inprenta asmatu zuen, nahiz eta lehendik ere Txinan eta Korean erabilia izan. Metodo hau azkarragoa eta fidagarriagoa zen testuak transkribatzeko eta kopiatzeko. Izugarrizko arrakasta izan zuen eta Europa osoan zehar zabaldu zen.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas