Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburuek historian zehar eduki duten garapena

noviembre 21st, 2010 · No hay Comentarios

Artikulu honetan liburuek historian zehar eduki duten garapena aztertuko dut. Bertan, inprenta heldu arte idazketaren euskarrietan egon diren aldaketak aipatuko ditut, lau garai nagusien bidez: Mesopotamiarren garaia, Egipzioen garaia, Greko-erromatarren garaia, eta azkenik, Erdi Aroa. Geroago, papera eta inprentari buruz hitz egingo dut, eta azken honek ekarri zituen abantailak aipatuko ditut.

  1. Mesopotamiarren garaia: Idazketa garai honetan hasi zen, gutxi gora-behera duela 5.000 urte. Idazteko gehien erabiltzen zuten langaia buztina zen, nahiz eta metala eta harria ere erabili batzutan. Buztinezko taulatxo hauek estanteetan gordetzen ziren, bata bestearen gainean; eta kantoian lanaren lehen hitzak idazten ziren. Gai erlijiosoetaz, politiko-administratiboetaz eta historikoetaz hitz egiten zuten. Taulatxo txikienek 4×2,5-3 zm. edo 4×4 zm. neurtzen zuten, eta handienek 11×10,5zm.
  2. Egipzioen garaia: Egipzioek papiroa erabiltzen hasi ziren; mesopotamiarren buztinezko taulatxoak baino hobeagoa zen langaia. Papiroa Nilo ibaian dagoen landare batetik lortu daiteke, eta ikutuz gero oso leunak ziren. Tirak edo laminak egin eta biribilkatzen ziren. Gainera, aurkezpen ona zeukaten eta eramateko erraza zen. Papiroen orrien neurria aldakorra zen, baina zabalera 50 eta 170 zm. artean zegoen gehien bat. Papiroa egitea oso garestia zen, horregatik beste langai batzuk erabiltzen zituzten idazteko, zeramika zatiak adibidez, ostraka izenarekin ezagutuak. Papiroak zeukan beste abantaila bat berrerabilera zen, urarekin ezabatzen zirelako gero beste behin tintaz idatzi ahal izateko.
  3. Greko-erromatarren garaia: Greko-erromatarrek ere papiroa erabiltzen zuten, baina beste erabilera batekin: folioak egiten zituzten. Greko-erromatarrek ere beste berrikuntza bat egin zuten liburuaren garapenaren artean; liburua rollo izatetik kodize izatera heldu zen. Kodizeak gehiago irautzen zuen enkuadernazio babestzaile bat zuelako, eta ekonomikoagoa zen. Kristauen artean euskarri hau maitatua izan da, kodizea “Jesusen hitza” barreiatzeko erabili ahal zutelako, euren batzarretan pasarte biblikoak bilatzeko oso erraza izaten zelako.
  4. Erdi Aroaren garaia: Garai honetan liburuak garrantzi handia eduki zuen bai ilustrazioen aldetik bai enkuadernazioaren aldetik (teknikagatik ez, baizik eta artelan bat izaten zelako). Garai honetako Errenazimendu Carolingioan liburuak artelan bezala ikusita zeuden, luxuzkoak bailira moduan.

K.o. I.mendean idazketa-euskarri berri bat agertu zen: papera; eta honen agerrerarekin pergaminoa baztertu zen. Papera Txinan hasi zen eta “zeta-papera” bezala deitzen zen. Arabiarrak hasi ziren papera fabrikatzen eta exportatzen Europara, eta 1150.urtean Espainian papera egiten zuten fabrikak ezarri zituzten.

Paperarekin batera, inprentak izugarrizko aurrera-pausua ekarri zuen, liburuak kantitaten handietan ekoiztea ahalbidetzen zuelako, eta gero eta pertsona gehiagok liburuak irakurtzeko aukera izan zutelako. Inprentaren bidez idatzitako lehen liburuak “inkunable” bezala ezagutzen dira.

 

ITURRIAK:

  • Jorge G. Paredes M.Libro y lectura en la era digital. El gran desafio de la educacion actual. Evolución de los soportes de la escritura. Monografías, El Centro de Tesis, Documentos, Publicaciones y Recursos Educativos más amplio de la Red. Kontsultatua: 2010, azaroaren 21. Orrialdea:http://www.monografias.com/trabajos13/librylec/librylec2.shtml

 

Etiquetas:

  • Etiquetas