Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburutegi elektronikoak

octubre 12th, 2009 · No hay Comentarios

Aurreko artikuluan teknologiak literaturaren gainean eduki duen eraginaren adibide bat jarri genuen; liburu tradizionaletatik liburu elektronikoetarako urratsa ematearena alegia. Gaur, ostera, teknologiak bultzatutako fenomeno berri batez hitz egingo dugu, liburutegi elektronikoetaz hain zuzen ere.

Orain dela zenbait urte, hezkuntza erakunde garrantzitsuenetariko batzuk eta era berean bestelako helburua duten zenbait instituziok, bere lan handienen, artikulu eta hezkuntza eta ikerkuntzarako digitalizazioa lortzeko borrokan dabiltza. Liburutegi digitalen proiektua, sareak eskeintzen digun aukera garrantzitsuenen artean dugu, jakintza unibertsalizatzen laguntzeko ezinbesteko tresna dugun heinean. Liburutegi hauek, datu base soila izateaz gain, mundu osotik lanik garrantzitsuenetarako sarbidea posible egingo duen tresnatzat hartzen dira, sarbide hau mugagabea izango delarik eta hainbeste hobekuntza eta erosotasun ekarriko dituelarik.

Funtzionamenduari dagokionez, liburutegi arrunten antzera dabiltza baina, nola ez, ordenadore bitartez. Honek esan nahi du liburuak, margolanak, artelanak zein edozein motatako informazio edo datuak bildu egiten direla orden bati jarraiki, baina formatu digitalean. Honek zenbait onura dakartza, adibidez, zeure etxetik bertatik milaka kilometrotara dauden liburuetara sarbidea izatea, babestuta dauden liburuen kopiak irakurri ahal izatea eta ilararik edo banaketa denborarik itxaron behar ez izatea, den-dena zure ordenadoretik egiteko aukera baitaukazu.

Liburutegi digitalen adibideak topa ditzakegu Espainian baina baita, eta batez ere, Estatu Batuen moduko herrialdeetan, non teknologiak Europan baino arrakasta eta erabilera zabalagoa duen gizartearen maila ezberdinen artean.

Hemen ditugu zenbait adibide:

1- Espainian:

Cervantes liburutegia: http://www.cervantesvirtual.com/

Bartzelonako Oberta Unibertsitatearen liburutegia: http://biblio.uoc.es/

Galiziako liburutegi birtuala: http://www.bvg.udc.es/index.jsp

Balentziako unibertsitatearen liburutegi eta dokumentazio saila: http://biblioteca.uv.es/valenciano/recursos_electronicos/somni.php

2- Estatu Batuetan:

Harvard unibertsitateko liburutegia: http://hul.harvard.edu/ois/ldi/

Columbia unibertsitateko liburutegia: http://www.columbia.edu/cu/libraries/digital/

American Verse Project: http://quod.lib.umich.edu/a/amverse/

Legebiltzarraren liburutegia: http://memory.loc.gov/ammem/index.html

Iturriak:

– “Bibliotecas digitales de las universidades españolas” Universia (2009). 2009ko urriak 11an, 17:46tan kontsultatua ondorengo webgunetik: http://biblio.universia.es/digitales/espanyolas/index.htm

– “Bibliotecas digitales”. Guía de recursos educativos en la red (2001-2009). 2009ko urriak 11an, 18:30tan kontsultatua ondorengo webgunetik: http://www.educasites.net/bibliotecas_virtuales.htm

– 

Biblioteca virtual. (2009, 14) de octubre. Wikipedia, Entziklopedia askea. 2009ko urriak 12an, 18:48an kontsultatua ondorengo webunetik: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Biblioteca_virtual&oldid=30570422.

Etiquetas:

  • Etiquetas