Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Lokaleroak saioaren web komunikazio estrategia

diciembre 12th, 2011 · No hay Comentarios

Inoiz pentsatu al duzue zeuen lonja edo lokalaren berri eman ahal zenutenik telebistan? Hori bilatuz ekoiztu du Eitb-k “Lokaleroak” saioa.  okal horietako jendea elkarrizketatu eta haiek egiten dituzten ekintzak Euskal Herri osora zabaltzeko aukera ematen du. Askotan, gazteek erabiltzen dituzten lokalek susmo txarra zabaltzen dute inguruko bizilagunengan. Saio honen helburua irudi hori suntsitzea da, eta horretarako lokal horiek nolakoak diren eta gazteok bertan zer egiten dugun erakutsiko dute.

Saio hau lau haizeetara aditzera eman ahal izateko, identitate digitalak erabili dituen beste hainbatetarikoa da Euskal Telebista.Identitate digital horien barne daude sare sozialak (Tuenti eta Facebook) eta microbloggak (Twitter).

Hauek aztertzea da nire Web Communication Plana-ren xedea. Horretarako, hainbat autoren iritziak irakurri eta horietatik abiatuz analisi-lana posible gauzatuko da.

Honetaz aparte, beste hainbat telebista saioen ereduekin alderatuko dut Lokaleroak-ren kasua. Esan beharra dago gaur egun oso zabalduta dagoela identitate digitalen erabilera programak aditzera emateko, beraz, erraz konpara daitekeela kalitate handiko beste ereduekin. ETB-ren baitan, metodo hau erabiltzen duten telebista-saio asko dago, baita estatu mailako telebista kateetan ere.

Hauetaz aparte, Anton Mayfield, Sofia Pichihua eta Juan Diego Polo adituek telebista saio batek sare sozialak ondo erabiltzeko finkatutako irizpideak jarraitzen dituen edo ez kontuan izango dut analisia egiterako orduan.


IDENTITATE DIGITALEN KUDEAKETA

Hodei Zambranok eta Maite Romerok kudeatzen dituzte bai sare sozialak bai Twitter-a. Hauek kazetariak baino ez dira, beraz, horrek esan nahi du ez dela informatikan aditua izan behar honelako teknologiak zuzenki erabiltzeko. Euren eskaintza honelako identitate digitalak erabiltzen dituzten programen antzekoa da. Bideoak esekitzen dituzte, bozkatzeko aukera ematen dute, baita ideiak espresatzeko iruzkinak ere. Hodei da bideoez eta iruzkinez arduratzen dena. Maiteren kasuan, ordez, lonjekin kontaktu zuzenean jartzea da bere zeregina. Tuentiaren eta Facebook-aren Txat-ak dira metodorik erabilienak. Hauetaz aparte, ekitaldia bidaltzen dituzte jendea edo “lonjeroak” animatzeko nahiez. Ekitaldi hauen leloa hurrengoa da, ikus daitekeenez, erabat subliminala:

Parte Hartu EITB-ko saio berrian! Sari potoloak egongo dira!!

Hona hemen “Lokaleroak” saioak erabiltzen dituen identitate digitalak:

KONPARAKETA

Hauek guztiak, konparatu egin ditut kalitatezko beste hainbat ereduekin, nola:

Filed under: Web Communication, Wikis

Etiquetas:

  • Etiquetas