Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Markaketa lengoaia

diciembre 23rd, 2009 · No hay Comentarios

Marken lengoaia edo “markup language” ingelesez, textua eta textuari buruzko informazio gehigarria batzen dituen lengoaia mota da. Marken lengoaiarik ezagunena gaur egun HTML-a da, web orrialdeetan erabiltzen dena hain zuzen ere.

Era berean, marka hauek testuz  eginda egon daitezke, baina hauek dokumentua azaltzen denean interpretatu egiten dira eta “etiketa” moduan ere ezagutzen dira.  Hiru marka lengoai aurki ditzakegu informatikan eta hiru mota hauek dokumentu berdin batean agertu daitezke, ez dira elkarren ordezko.

Presentazio markak: marka hauek testuaren egitura adierazten dute. Gero eta gutxiago erabiltzen dira, batez ere proiektu  handietan, ez direlako batere malguak.

Prozedura markak: marka hauek testuaren kanpo itxurarako erabiltzen dira, bakoitza agertzen den ordenaren arabera interpretatzen delarik. Honen adibide da hitz bat beltztuta agertu dadin honi lotzen diogun marka. Beste prozedura marka batzuk letra tamaina, kolorea etabar aldatzen duten markak izango liratekete.

Deskripzio markak: marka semantiko bezala ezagutuak, testu zatiak deskribatzeko erabiltzen dira, zehazu barik nola errepresentatu behar diren. Honen barruko bi lengoaia dira SGML eta XML esate baterako. Marka deskriptiboetan formatua eta edukia bereizita egongo dira eta hortaz, malguak izango dira testua berritzeko orduan.

Marka lengoai batzuk honakoak dira:

•Extensible HyperText Markup Language (XHTML)
•Extensible Markup Language (XML)
•Generalized Markup Language (GML)
•HyperText Markup Language (HTML)
•Lilypond (sistema para notación musical)
•Maker Interchange Format (MIF)
•Mathematics Markup Language (MathML)
•Microsoft Assistance Markup Language (MAML)

Iturriak:

Lenguaje de marcas, diccionario informático ALEGSA. kontsultatua (2009-01-19)ean. Orrialdea:  http://www.alegsa.com.ar/Dic/lenguaje%20de%20marcas.php

Etiquetas:

  • Etiquetas