Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Markaketa lengoaia

enero 28th, 2010 · No hay Comentarios

Markaketa lengoaia, markup language edo marka lengoaia dokumentu bat kodifikatzen duten erregela multzoa da. Erregela multzo hau etiketek eta markek osatzen dute, eta testuarekin batuz gero, informazioa daukate testuaren egitura, honen aurkezpena eta dokumentuaren semantika zehazteko.

Markaketa lengoai ezagunena HTML-a da, WWW-aren (World Wide Web-aren) oinarria baita. Eta gehien bat, markaketa lengoaia komunikazio bideetan eta industria editorialeetan erabiltzen da.

Markaketa lengoaiaren barnean dokumentu bakoitzean desberdinduko diren hiru lengoai mota daude. Bata bestearekin batera agertu ahal dira; hala ere, ez da ohizkoena.

  1. Aurkezpen markaketa: Lengoai honek dokumentu batek edukiko duen testuaren formatua zehaztuko du; hau da, testuaren formatua erakutsiko du.
  2. Markaketa deskriptiboa: Testuaren zatiak deskribitzeko etiketak erabiltzen ditu, baian ez du zehazten nola aurkeztu behar diren. Markaketa deskriptiboa betetzeko diseinatu diren lengoaiak SGML-a eta XML-a dira.
  3. Prozedura markaketa: Testuaren aurkezpena zehazteko balio du, eta testua editatuko duenarentzat ikusgarria da. Lengoai mota honen adibideak TeX eta PostScript dira.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas