Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Mrkaketa Lengoaiak

enero 28th, 2010 · No hay Comentarios

Markaketa lengoaia hizkuntz artifizial mota bat dira. Hizkuntz mota honetan, testua eta eta testuari buruzko informazio osagarria konbinatzen da. Informazio osagarri hori lehen mailako testuarekin nahasten da. Gaur egun markaketa lengoaia ospetsuena HTML da. 

Markaketa lengoaiak, markatze hizkuntza edo dokumentuen deskripizio hizkuntza izenez ezagutuak ere bai, dokumentu digital bat zehazten duten arauen multzoa da. Testuaren estruktura eta semantika zehazten duten hizkunzta edo meta hizkunztak dira hain zuzen ere hizkuntz markak. Markaketa Lengoaiek bi helburu desberdin betetzen dituzte:

  • Nabegadoreak dokumentuetan egin behar dituen eragiketa topografikoak eta funtzioak zehazten ditu.
  • Testua osatzen dituen elementuak banatzen ditu: parrafoetan, kapituluetan… esate baterako.

Normalean hiru markaketa lengoai mota bereizten dira, baina askotan, dokumentu batek hiru moten ezaugarrriak izan ditzake. Hauek dira hiru motak:

  • Aurkezpen markak: aurkezpen marrkak testuaren formatoa ezartzen dute. Markatze mota hau erabilgarria da testuaren informazioa maketatzeko. Hauen erabilera murrizten doa, proiektu handientzat erabilgarria ez delako.
  • Prozedura markak: testuaren aurkezpena ezartzen duten marka dira. Marka hauek titulu bat letra etzanez aurkezteko balio dute esate baterako, tituluaren aurrean informazio egokia jarriz. HTML mota honetako hizkuntz marka da.
  • Marka deskribatzaileak: marka hauek testuaren zatiak deskribatzeko balio dute baina nola aurkeztuak izan behar diren zehaztu barik. Marka hauek, esate baterako, artikulu bat zein ordutan azken aldiz aldatua izan den adierazteko balio du. XML mota honetako hizkuntz marka da.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas