Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

MARKAKETA LENGOAIAK

noviembre 13th, 2009 · No hay Comentarios

Markaketa lengoaiak lengoaia informatikoak dira, testuen egitura, itxura eta formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituztenak. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehitzen dizkiote eta, era honetan, programa informatikoak modu egokian interpretatu eta agertzen dira. Hauek dira markaketa lengoaia mota batzuk:

  1. Scribe: markaketa deskriptiboa bideratu zuen lengoaia da, Brian Reid informatikariak garatua. Sortu zenean itzelezko iraultza suposatu zuen, lehenengo aldiz argi banatu baitziren edukia eta formatua. Scribe-k ondoren etorri diren sistemetan eragina izan du.
  2. TeX: Donald Knuth informatikariak garatutako tipografia sistema bat da. Eremu akademikoan asko erabiltzen da, matematikari, fisikari eta informatikarien artean bereziki. Software aske, partekatu eta kalitate handikoaren sinonimotzat hartu izan dute askok.
  3. LaTex: Leslie Lamport informatikariak garatu zuen testuen konposaketa sistema bat da. Artikulu akademiko, tesi eta liburu teknikoen osaketarako asko erabiltzen da. Aginduak bidaltzen ditu letra motak sinplifikatzeko eta  erabiltzailea testuaren egituran (eta ez formatuan) kontzentratu dadin.
  4. BibTeX: erreferentzia zerrenda bati formatua emateko erabiltzen den erreminta da. Informazio bibliografikoa honen aurkezpenetik bereizi egiten du; horrela, erraztu egiten da erreferentzi bibliografikoen eraketa. Oren Patashnik-ek eta Leslie Lamport-ek garatu zuten.
  5. GML (Generalized Markup Language): etiketen oinarriari aplikatzen zaien azalpen multzoa da. Kapituluak, atal garrantzitsuak, paragrafoak, zerrendak, taulak, e.a. deskribatzeko balio du.
  6. SGML (Standard Generalized Markup Language): dokumentuen antolaketa eta etiketatzerako sistema da.
  7. HTML (Hyper Text Marcup Language): markaketa lengoaiarik ezagunenetarikoa, web orrialdeak egiteko sortua. Honen helburuetako bat informazioa egituratzea da.
  8. XML (eXtensible Marcup Language) ere badugu, HTML-ak zituen gabeziak gainditzeko asmoz sortua. Lengoaia hedagarri honek erabiltzaileei euren elementuak sortzeko aukera ematen die, eta egituratutako datuak informazio sistema desberdinetan partekatzea du helburu.
  9. XHTML (eXtensible Hyper Text Marcup Language): azken markaketa lengoaia bi horien batuketaren ondorioa da. Web orrialdeetarako estandar gisa HTML-a ordezkatzeko sortu zen, garatuagoa baitago eta egitura zorrotzagoa baitu. Gainera, XML-aren erreminta ugari erabiltzen du.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas