Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Metadatua

agosto 13th, 2009 · No hay Comentarios

Metadato hitza grekerako μετα (meta), -ren ondoren, eta latineko datum, ematen dena, hitzetatik dator. Literalki “datuen gainean” esan nahi du, datu batzuk beste datu batzuk deskribatzen dituztelako. Orokorrean metadatu multzo bat datu multzo bati egiten dio erreferentzia. Metadatuaren kontzeptua aurkibide kontzeptuaren antzekoa da, biek balio baitute objektuak bilatzeko. Informatikari dagokionez metadatuak etiketak dira.
Metadatuen bizitza hiru alditan banatzen da: sorrera, manipulazioa eta suntsipena. Hauek, metadatuak, hiru irizpide jarraituz sailkatzen dira: edukiera, aldakortasuna eta funtzioa; eta, horrez gain, biltegiratu eta kodifika daitezke.
Metadatuen formatuen garapena bi taldek bultzatzen dute: multimedia teknika eta web semantikoa. Formaturik ezagunenak ID3, MPEG-7, MPEG-21, TV-Anytime, Dublin Core, LOM, RDF, RDF Schema, OWL, NewsML eta SportsML dira.

Erabilitako Materialak:

Etiquetas:

  • Etiquetas