Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

LIBURUTEGI DIGITALAK (2.0 liburutegiak)

agosto 13th, 2009 · No hay Comentarios

2005. urteko urrian sortu zuen kontzeptu hau Michael Casey-k bere weblog-ean, Tim O’Reilly-ren web 2.0 kontzeptuak izandako harrera paregabetik abiatuta. Web 2.0-ak erabiltzaileari parte hartzeko aukera ematea oinarri bezala duen aplikazio teknologikoa da. Galdera orain, ondorengoa da: Posible litzateke parte hartze hau liburutegi digitaletara zabaltzea? Badirudi baietz.

Argi dago gure irakurtzeko ohiturak aldatzen ari direla eta baita irakurgai hauek aukeratzeko sistema ere. Lehen, liburutegi fisikoetara jo behar izaten genuen irakurgai edo jakintza bila; gaur, wikipedia, Amazon eta Google-en garapena dela eta interneten eskuragai ditugu. 2.0 liburutegia honen jarraipen bat litzateke.

Honen ildotik, 2.0 liburutegiaren helburua liburutegiak batzen dituen portal bat sortzea izango litzateke. Honek guztiak erabileen arteko lankidetza eta ekarpen berriak ahalbideratuko zituen, web-a baliogarri diren zerbitzuak eskuragarri jartzen dituen tresna bezala ulertuz.

Azkenik, ditzagun ditzagun 2.0 liburutegi lez uler genitzakeen zenbait adibide:

* Euskal Herrian: Muskizko udal liburutegi publikoa
* Espainian: Biblioteca universitaria de Savadell
* Beste herrialde batzuetan: Ann Arbor District Library, Hennepin Country Library, Lamson Library

Etiquetas:

  • Etiquetas