Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Munduaz hausnartzeko eskolak: Ikasketa Kulturalak

diciembre 8th, 2011 · No hay Comentarios

The Simpsons telebistako saio arrakastatsuena klasean aztertzea imajinatzen duzu? Edo gazteen aurka dagoen guduaren gaineko hainbat teoria irakurri eta nola gertatzen den ikustea? Edo zergatik ez, hegemoniaren aurka talde gutxituek nola borrokatzen duten ezagutu. Hori eta hainbat gauza egiten genituen pasa den ikasturtean Ikasketa Kulturalak asignaturan. Post honetan eskola horien nondik-norakoa azaltzen saiatuko naiz.

Ikasgai honetan Josu Bijuescarekin landutako gaiak, besteak beste, Kulturaren Kontzeptua eta Ikasketa Kulturalen Oinarriak eta Historia izan ziren hasieran. Kulturaren kontzeptua lantzeko, Jordi Busquet-en La Cultura lanaz baliatu ginen eta Kulturaren hainbat kontzepzio ezagutu genituen, hala nola, antropologikoa edo humanista. Kontzeptua definitzea gauza zaila den arren, bere hitzak erabiliz horrela defini daiteke.

Culture is a whole way of life

Bestalde, Ikasketa Kulturalak aztertzerakoan Ziauddin Sardar eta Borin Van Loon-en komikiak erabili genituen.

XXI. mendean, emakumeen gainean dauden estereotipak ikusi eta aztertu genituen The Simpsons telebistako programa arrakastatsuaren gainean egindako Sarah Antinoraren The SimpSonS, genero rolak eta sorgintza: sorgina herri kultura modernoan testuaz baliatuz, edo genero rolek oraindik duten pisua ikusi ahal izan genuen Grossberg eta Hebdigeren eskutik. Halaber, gazteen aurka Estatu Batuetan -eta Europan- dagoen guduaz ere hausnartu dugu. Izan ere, Grossberg-ek hauxe dio:

En los Estados Unidos de hoy en día hay una guerra en torno a la juventud, una guerra contra la juventud. (…) Los chicos están cada vez más deslegitimados, esto es, se les deniega un lugar importante en la geografía de la vida colectiva en Estados Unidos.

Testuak irakurri, ulertu eta hausnartu ondoren, galdera batzuk erantzun behar izaten ziren. Lehenengo galderak itxiak eta testuko informazioaz baliatuz erantzun behar baziren ere, azkenengoa irekiagoa izaten zen eta iritzia emanez taldean saio labur bat idatzi. Adibidez, idatzi beharreko saio baterako gaietako bat hauxe izan zen: nolako jarrera dute azpi-kulturek hegemoniaren aurrean? Eta guk nolako jarrera dugu talde eta balio hegemonikoekiko? Zeintzuk dira hegemoniaren legitimazio tresnak edo mekaniskoak?

Bestalde, kurtso amaieran, seihilekoan landutako gaiekin lotura zuen gai bat hartu behar zen eta proiektu bat egin. Gaia zabala denez, proiektuetan jorratutako gaiak ere hainbat eta mota guztietakoak izan ziren, nire ustez azpimarragarriena gaien gaurkotasuna eta hurbiltasuna izan zen. Adibide gisa, The Simpsons programan agertzen diren gizonen estereotipoak landu zituen talde batek blog bat sortuz, edota Mujeres y Hombres y Viceversa telebista programan genero rolen eta bikotekidearen azterketa egin zuen beste batek; besteak beste, hauxe ondorioztatuz:

Telebistako saio horrek gizarte batean zoriontsu izateko bikotearen derrigorrezkotasuna bultzatzen du. Bikoterik barik ez da osoa izango, laranja erdia faltako baitzaio.

Laburbilduz, egunero hizpide ditugun hainbat gauza ikasi eta hauen gainean hausnartzeko tresna izandako ikasgai gisa ikusten dut Ikasketa Kulturalak. Esan bezala, klasetik eta aprobatzetik haratago, buruari buelta batzuk emateko eta gizartea nolabait ulertzeko tresna baliagarri gisa, mundua ulertzen laguntzeko modu gisa.

ERREFERENTZIAK:

BUSQUET, Jordi (2006): “La Cultura”, [Kontsulta data: 2011/11/20]

URL: http://books.google.es/books?id=l_9m7npp7PwC&printsec=frontcover&hl=es&source=gbs_ge_summary_r&cad=0#v=onepage&q&f=false

SARDAR, Ziauddin eta VAN LOON, Borin (1999): “Introducing Cultural Studies”[Kontsulta data: 2011/11/20.]

URL: http://www.borinvanloon.co.uk/loonintrocultstuds.html

ANTINORA, Sara (2010): “The Simpsons, genero rolak eta sorgintza: sorgina herri kultura modernoan”, 452ºF. Lite raturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria, 3, 115-130, [Kontsulta data: 2011/11/20],

URL: http://www.452f.com/index.php/eu/saraantinora.html

HEBDIGE, Dick (2004) “Subcultura. El significado del estilo” Bartzelona,[Kontsulta data: 2011/11/20]

URL:http://www.unsam.edu.ar/escuelas/humanidades/centros/c_cie/pdf/n2/Resenas2.pdf

GROSSBERG, Lawrence. “Los Estudios Culturales, la guerra contra los/as chicos/as y la reconversión de la modernidad estadounidense” [Kontsulta data: 2011/11/26]

Filed under: Humanities Tagged: Ikasketa Kulturalak

Etiquetas:

  • Etiquetas