Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Neu, neure burue ta neure mundue. LEIRE

junio 10th, 2009 · No hay Comentarios

kaixo danoi!! blog honen idazle eta jabea naiz, Leire Eguiluz. Behin batxillergoa eta selektibitatea amaituta Euskal filologia ikasten hasi naz, eta horren emaitza, blog hau daukazue, teknologia berrietarako irakasgairako sortua.

Euskararekin erlazio zuzena daukan karrera unibertsitarioa aurrera eramatea izan dut gogoko betidanik euskara eta honek dakarren kultura maitatu izan dudalako. Hala ere, irakaskuntzan lan egitea gustatuko litzaidake eta honek aukera emango zidakeen. 

Ikasketaz aparte baditut nere barneko sekretutxoak, hala nola, rock eta euskal musika kontzertuetara joateko joera, mendira igotzekoa eta liburuak irarkurtzekoa. kirola praktikatzea ( txirrindularitza, eskalatzea eta igeriketa) gustoen daukadan ekintzetakoa bat da baina umeekin monitoretza lana egitea ere gustokoa dekot.

Aurten, lanean nabil umeekin, arratsaldero klasea emoten diet auzoko akademia baten eta espero dot, hainbat urtetan zehar jarraitzea. Hortaz aparte, auzoko gazte talde bateko kidea nazenez  hainbat ekintzetan parte hartzen dot: kalejiretan, umeentzako tailerretan, antzerkietan, jaietan eta abarretan.

Besterik gabe, nere agurrik zintzoena zintzilikatzet dizuet blog hontan. aio

Etiquetas:

  • Etiquetas