Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

OPENPHONE (Q.2)

mayo 2nd, 2009 · No hay Comentarios

Openphone delakoaren helburua edozein ordenagailuk telefono baten moduan funtzionatzea lortzea da. Ordenagailu bat gai bada Web-ean sartzeko eta Interneteko irratietatik musika entzuteko, telefono deiak egin eta jasotzeko gai izan beharko luke era berean.

Afrikako Meraka Institute da OpenPhone-aren inguruko ikerketetan aritu izan den zentro bat eta beren beharretara moldatu egin dituzte sistema honen erabilerak. Hau da proiektu honi buruz diotena: “2008an arrakasta handiz bukatua, OpenPhone Proiektuak frogatu egin zuen telefonian oinarritutako informazio zerbitzuen erabilgarritasuna nekazal inguruetan osasun informazioa eskaintzeko. Botswana-ko Baylor Children’s Clinical Centre of Excellence eta Botswana-ko Unibertsitatearen laguntzarekin, sistema bat garatu egin zen Gabarone inguruan bizi diren eta VIH birusa duten umeak zaintzen dituztenei osasun informazioa helduarazteko. OpenPhone proiektuak Text-to-Speech (TTS) eta Automatic Speech Recognition (ASR) sistemak biltzen ditu. Gaur egungo sistemak posible egiten du gaixotutako ume horien zaintzaileei laguntza eskainiko dien linea telefoniko bat existitzea; horrela, momentuan momentuko galderak eta zalantzak argitu ahal izango dituzte (esaterako, zer gertatuko litzateke medikazioa orduan hartuko ez balitz). Gaiak ohiko egoeretara mugatzen dira”.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas