Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Opentrad itzultzaile automatikoa

mayo 23rd, 2011 · No hay Comentarios

Opentrad kode irekiko itzulpen automatikoko sistema da, 20 hizkuntza-bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egiten dituena. Besteak beste:

  • Gaztelania-Ingelesa
  • Gaztelania-Frantsesa
  • Gaztelania-Portugesa
  • Gaztelania-Galegoa
  • Gaztelania-Katalana
  • Portugesa-Galegoa
  • Gaztelania-Euskara

Opentrad gero eta erabiltzaile, enpresa eta erakunde publiko gehiagok erabiltzen dute, testuak eta dokumentuak itzultzeko, edota Interneten hizkuntza desberdinetan nabigatzeko. Beste erabiltzaile batzuk beren web-orri pertsonalak, enpresako web-orriak, blogak, eta abar ingelesez, gaztelaniaz, galegoz, portugesez, katalanez, … eskaintzeko erabiltzen dute.

Opentrad Partzuergoa ondorengo enpresek osatzen dute:

  • imaxin|software: software eta multimediako I+G+b arloko soluzio eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituen enpresa da. CMMI-3 ziurtagiria du, eta ingeniaritza linguistikoan, lokalizazioan eta hezkuntzarako multimedia produktuetan espezializatuta dago.
  • Eleka Ingeniaritza Linguistikoa: ingeniaritza linguistikoaren arloan I+G+b proiektuak lantzen dituen enpresa da, garapen eta berrikuntza arloetan gehienbat. Eleaniztasunaren erronkari aurre egin behar dioten pertsonei, enpresei eta erakundeei soluzioak eskaintzen dizkie.

Aipatu enpresok Opentrad itzulpen-sistema osatzen duten Apertium eta Matxin itzulpen motoreen garapenean parte hartu zuten.

ERABILTZEKO GOMENDIOAK

  1. Itzulpena egin aurretik zuzendu testu originala.
    Itzultzaile bat ez da zuzentzaile bat. Hortaz, testu originalean dauden akatsek itzulpenaren kalitatean eragingo dute. Adibidez, “el tendria la libertad” esaldia itzuliz gero, “o *tendria a libertade” lortuko zen emaitza bezala. Izan ere, esaldi horretako “él” (izenordaina) eta “tendría” (aditza) hitzek azentu-marka eraman beharko lukete gaztelaniaz; baina ez daramatenez, itzultzaile automatikoak aritikulua eta hitz ezezaguna bezala identifikatu ditu, hurrenez hurren.
  2. Esaldi laburrak eta sinpleak erabili.
    Esaldi laburrek eta sinpleek itzulpenak zuzenak izaten laguntzen dute, horrela errazagoa baita esaldi anbiguoak sahiestea. Testu anbiguo batek itzulpen anbiguo bat emango du.
  3. Puntuazioa eta sintaxia..
    Puntuazioa eta sintaxia zaindu itzazu, adierazi nahi dena ongi ulertzeko eta transmititzeko ezinbesteko elementuak baitira.
  4. Lagunarteko esamoldeak eta esaera idiomatikoak saihestu.
    Itzultzaile automatikoak testua ongi ulertu dezan, sahiestu itzazu nahasmena sortu dezaketen esamolde idiomatikoak. Horrela, itzulpen-erroreak ere sahiestu egingo dira
  5. Itzulpena berrikusi.
    Prozesu automatizatuek hizkuntza soildu egin dezakete. Beraz, funtsezkoa da itzulpena berrikustea eta orraztea.ERABILER

ERABILERA

Itzultzaile honek bi aukera ematen ditu: bata diru kopuru bat ordainduz eta bestea doako on line itzultzailea. Guk doakoa aztertuko dugu.

Testu originala (Joseba Sarrionandia):

Nekez uzten du sorterria sustraiak bertan dituenak.
Nekez uzten du lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten ez bada erroien mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa ez hareak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna.
Sorterria nekez uzten du sustraiak bertan dituenak.

Opentrad itzultzaile automatikoa erabili eta gero:

Difícilmente deja País natal raíces. mismo Que sus si los árboles no la tierra abaildu y oholetan. No tiene niniak deja echado el ojo si no mokoetan erroien. Difícilmente gezalak el mar deja no el desierto las arenas sean. No tiene liliak la primavera blancura no la nieve. País natal difícilmente raíces mismo deja.

Ikus daitekeenez nahiko itzulpen eskasa ematen digu, akats ugari baititu. Lexikoaren ikuspegitik, hitz batzuk ez ditu ezagutzen (antza denez) eta ez ditu itzuli. Beste batzuetan esaldi baten hasiera eta amaiera non dagoen ez du zehazten. Morfologia aldetik, aditzak bai itzultzen ditu baina ez daude ez leku egokian ez modu egokian.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas